close
Edukira joan

Miranda Ebro

Miranda de Ebro» orritik birbideratua)
Artikulu hau Ebroren ertzeko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Miranda».
Miranda Ebro
Espainiako udalerria
BERJAYA
BERJAYA BERJAYA
Administrazioa
Estatu burujabeBERJAYA Espainia
AutonomiaBERJAYA Gaztela eta Leon
ProbintziaBERJAYA Burgosko probintzia
AlkateaAitana Hernando (en) Itzuli
Izen ofizialaMiranda de Ebro
Posta kodea09200
INEk ezarritako kodea09219
HerriburuaMiranda de Ebro
Geografia
Koordenatuak42°41′00″N 2°56′00″W / 42.683333333333°N 2.9333333333333°W / 42.683333333333; -2.9333333333333
Map
BERJAYA
Azalera101,33 km²
Altitudea471 m
MugakideakArmiñon, Berantevilla, Zanbrana, Bastida, Haro, Villalba de Rioja, Sajazarra, Galbárruli, Cellorigo, Bugedo, Santa Gadea del Cid, Lantaron, Erriberabeitia, Zihuri eta Fonzaleche
Demografia
Biztanleria36.622 (2025)
alt_left 18.053 (%49,3) (%47,7) 17.469 alt_right
Dentsitatea361 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakVierzon eta Beit Sahour
MatrikulaBU
mirandadeebro.es

Miranda Ebro[1] (gaztelaniaz eta ofizialki, Miranda de Ebro) Burgosko probintziako (Espainia) ipar-ekialdeko udalerri bat da; probintzia horretako jendetsuenetan bigarrena (Burgos hiriburuaren ondoren). 2009an 39.264 biztanle zituen, eta 101.39 kilometro koadro ditu. Herria zeharkatzen duen Ebro ibaiak eman dio izenaren bigarren osagaia.

Arabarekin mugakide izanik, Mirandak lotura estua du Euskal Herriarekin. Arabako ermandadea sortu zuten hiribilduetako bat izan zen; gero Burgosko probintzian sartu zuten, eta Mirandak berriz Araban sartzeko zenbait saiakera egin zituen, baina alferrik. Era berean, Mirandako hainbat toponimo (Bardauri, Ircio, Pontanzuri, Bayas) eta tradizioz erabiltzen diren hitz batzuk (chacoli, perrochico, eta abar) euskal jatorrikoak dira.

Mirandak guztira hamahiru auzo dauzka:

Inguruko aztarna zaharrenak Burdin Arokoak dira. Miranda Ebrotik 3 kilometrora, erromatarren aurreko eta erromatarren aztarnak dituen aztarnategi bat dago, gaur egun Arce-Mirapérez deritzon tokian. Gero, erromatar kokagune bat egon zen hor.

757. urtean, Alfonso I.a Asturietako erregeak Ebro ibaitik egindako ibilbidearen kronika batean agertzen da, Miranda izenarekin. Gainera, Picota muinoan, VIII. mendeko herria zegoela aurkitu da.

XI. eta XII. mendeetan hiria Nafarroako Erresumaren parte izan zen, baina muga askotan mugitu zen eremu honetan.

XIV. mendean Mirandako gaztelua eraiki zen pikota izeneko muinoan.

XV. mendean, Miranda izan zen Arabako Anaiartea sortu zuten hiribilduetako bat. XVI. mendean, Burgosko jaurerriaren eskuetara igaro zen; Mirandak Arabara itzultzea eskatu zuen 1646an eta 1742an, baina ez zuen lortu. Javier de Burgosek 1822an egindako probintzia banaketan, ordea, bai, Araban sartu zuten Mirandako eskualdea; haatik, Burgosko agintariak kexatu ziren, eta 1833an Burgosko probintzian sartu zuten atzera.

XVIII. mendera arte hiriak Erdi Aroko itxura zeukan, baina 1775. urteko uholdeak zubia eta harresi zati handi bat suntsitu zituen. Bi urte geroago zubi berria egin zen.

1862. urtean, trenbidea Mirandara heldu zen. 1907. urtean, Miranda hiri izendatu zuten.

Espainiako Gerra Zibilean, frankisten kontzentrazio-esparru bat egon zen, eta 1947. urtera arte irekita egon zen, Espainian itxi zuten azkena izan baitzen. Emiliano Bajo Iglesias alkatea eta beste zinegotzi hautetsi batzuk hil zituzten frankistek.

1950eko hamarkadan paper fabrika bat jarri zuten, eta langileentzat lorategi-hiri estiloko auzo bat egin zuten.

1971n Garoñako Zentral Nuklearra funtzionamenduan jarri zen.

BERJAYA
Ebro ibaia, Mirandatik iragaten.
Biztanleriaren bilakaera
190019101920193019401950196019701980199020002009
6.1997.3218.61512.26814.30517.97627.71634.09237.02636.52535.62139.264

Eraikin garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Karlos III.aren zubia, 1777an eraikia.
  • Udaletxea, 1788koa. Eraikin neoklasikoa.
  • Berberanako kondeen palazioa eta Urbinatarren etxea, biak XVI. mendekoak.
  • Tren geltokia, 1862an eraikia.
  • Apolo Antzokia, 1921ekoa.
  • Gaztelua, XIV. mendean eraikia.
  • Espiritu Santuaren eliza, jatorri erromanikoa dauka. Ataria eta absidea XIII. mendekoak dira eta nabea gotikoa eta XVI. mendekoa.
  • Santa Maria eliza, XVI. mendekoa
  • Bihotz Sakratuen eliza, XVI. mendekoa. Kanpai-horma barrokoa du.
  • San Joan eliza, gotikoa.

Araba Bus sareko BERJAYA lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

BERJAYA Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
19Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)ArgantzonRibabellosaMiranda Ebro
(geltokia)
Besteak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]