close
Edukira joan

Bertizarana

Bertizarana
BERJAYA Nafarroa Garaia, Euskal Herria
BERJAYA
Bertizaranako mendien ikuspegia
Bertizaranako bandera
Bandera

Bertizaranako armarria
Armarria


Map
Kokapena
HerrialdeaBERJAYA Euskal Herria
LurraldeaBERJAYA Nafarroa Garaia
MerindadeaBERJAYA Iruñea
EskualdeaMalerreka
Administrazioa
EstatuaBERJAYA Espainia
ErkidegoaBERJAYA Nafarroa
Izen ofizialaBERJAYA Bertizarana
AlkateaAntonio Erregerena Bera (Bildu)
Posta kodea31793
INE kodea31054
Herritarrabertizarandar
Geografia
Koordenatuak43°08′01″N 1°37′38″W / 43.13364°N 1.62725°W / 43.13364; -1.62725
Azalera39,56 km²
Garaiera134 metro
Distantzia50 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria668 (2025: BERJAYA 14)
alt_left 310 (%46,4)(2019) (%45,2) 302 alt_right
Dentsitatea16,52 bizt/km²
Zahartzea[1]% 27,88
Ugalkortasuna[1] 58,39
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,16 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 11,08 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 76.2 + % 11.0 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]% 

Bertizarana[4] ([bertis̻aɾana]) Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Malerreka ibarrean, Baztan-Bidasoa eskualdean. Bertizaranak hiru kontzeju ditu (Narbarte —herriburua—, Legasa eta Oieregi), eta bost auzo (Bertiz, Erreparatzea, Santalokadia, Tipulatze eta Zeberia).

Bertizaranak 679 biztanle zituzten 2025. urtean, eta 654 2024an.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertizarana Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 50 bat kilometrora. Iparraldean Etxalar, hegoaldean Donamaria, ekialdean Baztan eta mendebaldean Doneztebe eta Donamaria mugakide ditu.

Bidasoa ibaiak zeharkatzen du udalerria. Halaber, Oteitzoiana (685 m) mendira igotzeko abiapuntu egokia da Narbarte (138 m).[5]

Bertizaraneko Bertizen, itsasoaren mailatik 147 metrora, Nafarroako gobernuak 1992an jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]


Bertizko Jaurerria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bertizko Jaurerria»

Bertiz antzinako jaurerri bat da. Oihan zabal batek estaltzen du eta 1984tik natura parke izendaturik dago. 2.040 hektareako azalera du, hots, udalerriaren erdia baino gehiago.

Bertizko jaurerriari buruzko lehen dokumentu idatzia 1392koa da. Garai hartan, jaurerriaren jabe Pedro Miguel Bertiz zen, eta familia beraren eskuetan izan zen XIX. mendearen erdialdera arte. 50 urtez, Iruñeko bikote batek erosi eta berriztatze lanak egin zituzten, 1949an Nafarroako Foru Aldundiaren eskuetan utziz senar-emazteak hil eta gero.

Biztanleriaren tamainaUrtea550600650700750800850900189019201950198020102040BertizaranaBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, BERJAYA bertan egin dezakezu.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 52 etorkin bizi ziren udalerrian, biztanleriaren %7,85 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

2007ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007 eta 2010 artean Bertizaranako Elkartaldea (BE) herri ekimeneko Andrés Etxenike Iriarte izan zen alkatea. 2007ko udal hauteskundeetan BEk 203 boto eta lau zinegotzi lortu zituen, gehiengo osoa udalean. Bertizarana Baik 102 boto eta 2 zinegotzi erdietsi zituen eta Eusko Abertzale Ekintzak 70 boto eta zinegotzi bat. Boto zuriak hamar izan ziren (%2,60), eta baliogabeko botoak hamabi (%3,02). Abstentzioa %29,98koa izan zen.

2011ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeetan Bilduk gehiengo osoa lortu zuen eta Antonio Erregerena Berak eskuratu zuen alkatetza[7].

Bertizaranako Udala (2011)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Bildu2034
Bertizaranako Elkartaldea1373

Bertizaranako udaletxea Narbarten dago, eta inguruko eraikinen ezaugarri berak dituen harrizko eraikina da. Udaletxearen atariaren gainean Bertizaranako armarria dago. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Frontoiaren plaza, 11 (Narbarte)
2007-2011Andrés Etxenike IriarteBertizaranako Elkartaldea
2011-Antonio Erregerena BeraBildu

Bertizarandar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]