close
Edukira joan

Basaburua

Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Basaburua (argipena)».
Basaburua
BERJAYA Nafarroa Garaia, Euskal Herria
BERJAYA
BERJAYA
Bandera

Basaburuko armarria
Armarria


Map
Kokapena
HerrialdeaBERJAYA Euskal Herria
LurraldeaBERJAYA Nafarroa Garaia
MerindadeaBERJAYA Iruñea
Administrazioa
EstatuaBERJAYA Espainia
ErkidegoaBERJAYA Nafarroa
Izen ofizialaBERJAYA Basaburua
AlkateaRicardo Arangoa Legarra
(Bildu)
Posta kodea31866
INE kodea31049
Herritarrabasaburuar
Geografia
Koordenatuak43°00′05″N 1°48′06″W / 43.001388888889°N 1.8016666666667°W / 43.001388888889; -1.8016666666667
Azalera82,3 km²
Garaiera545 metro
Distantzia34 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria819 (2025: BERJAYA −14)
alt_left 355 (%43,3)(2019) (%58,5) 479 alt_right
Dentsitatea1 bizt/km²
Zahartzea[1]% 41,64
Ugalkortasuna[1] 29,24
Ekonomia
Jarduera[1]% 79,65 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 7,27 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 71.3 + % 9.7 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]% 

Basaburua[4] ([bas̺aβuɾua]) Nafarroa Garaiko udalerria da, Iruñeko merindadekoa, herrialdearen iparraldean dagoena. 82,87 km²ko eremua du eta 819 biztanle zituen 2025. urtean. Jauntsarats da kontzeju nagusia.

Basaburua Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide egin zen 2008an.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaburua Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 34 kilometrora. Iparraldean, Ezkurra, Eratsun, Saldias eta Beintza-Labaien udalerriekin egiten du muga; ekialdean, berriz, Ultzamarekin; mendebaldean, Leitza eta Larraunekin; eta hegoaldean Imotzekin.

Hamahiru herri eta etxaldek osatzen dute Basaburua: Aizarotz, Arrarats, Beramendi, Beruete, Erbiti, Gartzarun, Igoa, Ihaben, Itsaso (1857ko errolda baino lehen berezko udalerria zuena), Jauntsarats (herriburua), Ola, Orokieta eta Udabe.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaburuko klima ozeaniar-atlantikoa da, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar, gehienak neguan eta udazkenean; egun euritsuak, berriz, 180 inguru dira urtean. Urteko batez besteko tenperatura 8º eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.400 eta 2.000mm ingurukoak.

Klima atlantiarreko landaredia nagusi da. Bertan, pagoak dira zuhaitzik ugarienak (4.000 hektarea baino gehiagoko azalera). Pagoak, iparralde eta hegoaldeko mendietan hazten dira batez ere, baina herrigunetik gertu ere badaude. Haritzak, udalerri osoan hazten dira (765 hektarea), eta birlandatutako pinu lariziarrek 180 hektarea hartzen dituzte.

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Basaburuko Beruete kontzejuaren mugetan, Leitza eta Basaburu bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Aritz" izeneko parke eolikoa dago. Parkeak duen instalaturiko potentzia 19,20 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Biztanleriaren tamainaUrtea60080010001200140016001800189019201950198020102040BasaburuaBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, BERJAYA bertan egin dezakezu.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %0,60 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaburuko alkatea Eusko Abertzale Ekintza alderdi politikoko Juan Benito Alberro Goñi atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 22 izan ziren (emandako guztien %4,20) eta boto zuriak 121 (%24,10). Abstentzioa %29,28koa izan zen.

Basaburuko Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Eusko Abertzale Ekintza3817

2011n ere zerrenda bakarra aurkeztu zen, kasu honetan Bildurena. Alkate Ricardo Arangoa Legarra izendatu zuten. Hauteskunde kanpainan Yolanda Barcinak Aizarotzen eman zuen mitinak polemika piztu zuen; Barcinak Nafarroako iparraldeko zenbait herritan alderdi espainolistek zerrendak osa ez ditzaten pairatzen omen dituzten presioak salatzeko asmoa zuen baina bisitaldiak kritikak jaso zituen[5].

2007-2011Juan Benito Alberro GoñiEAE
2011-Ricardo Arangoa LegarraBildu

Basaburuko udaleko idazkaria, Imozko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Jasokunde kalea, z/g (Jauntsarats kontzejua)

Basaburuko euskara tarteko hizkeratzat hartzen du Koldo Zuazo dialektologoak, hau da, haren iritziz, erdialdeko euskara edo gipuzkera eta nafarreraren artekoa da. Basaburua "Euskararen Kudeaketarako Ipar Nafarroako Mankomunitateko" kidea da.

Udalerriko euskal hiztunen kopurua gaur egun oso handia da, %70etik gorakoa.

"Esan Erran Irratiak Basaburuan du egoitza.

Ultzamako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko kide da Basaburua.

Basaburuar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]