Omar Yaghi
Omar Mwannes Yaghi (Amman, 1965eko otsailaren 9a) jordaniar-estatubatuar kimikaria da. 2025eko Kimikako Nobel Saria lortu zuen Susumu Kitagawa eta Richard Robsonekin batera egitura metal-organikoaren garapenagatik.[1]
Ammanen jaio zen, errefuxiatu palestinarren familia batean. Hamabost urterekin Ameriketako Estatu Batuetara joan zen ikastera. 1990ean Illinoisko Unibertsitatean lizentziatu zen. Irakasle izan zen Arizonako Estatuko Unibertsitatean 1992tik 1998ra, Michigango Unibertsitatean 1999tik 2006ra, eta Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen 2007tik 2012ra. 2012tik Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn]] irakaslea da.
Kimika erretikularraren eta egitura metal-organikoen garapenaren aitzindaria da.
2021ean Saudi Arabiako herritartasuna jaso zuen errege-dekretu bidez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Susumu Kitagawak, Richard Robsonek eta Omar Yaghik irabazi dute Kimikako Nobel saria, egitura metalorganikoak garatzeagatik» Orain 2025-10-8 (kontsulta data: 2025-10-9).
