Louis E. Brus
Itxura
Louis Eugene Brus (Cleveland, Ohio, 1943ko abuztuaren 10a – Hastings-on-Hudson, New York, 2026ko urtarrilaren 11) estatubatuar kimikaria izan zen. 2023ko Kimikako Nobel Saria jaso zuen Moungi Bawendi eta Aleksei Jekimovekin batera, puntu kuantikoak aurkitzeagatik.[1]
1961ean Rice Unibertsitatean sartu zen Itsas Armadako ofizialentzako beka batekin. 1965ean graduatu zen eta Columbiako Unibertsitatean ikasi zuen. 1965ean Itsas Armada itzuli zen dibisio zientifikoan lan egiteko eta 1973an Bell Laborategietan sartu zen puntu kuantikoen aurkitzaileetako bat izan zelarik. 1996an Columbiako Unibertsitateko kimika sailera batu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Utrera Puelles, Maixa. (2023-10-4). «Puntu kuantikoen aurkitzaleek jaso dute Kimikako Nobel saria» Berria (kontsulta data: 2023-10-5).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
