Jerome Karle
Itxura
Jerome Karle (New York, 1918ko ekainaren 18a - Annandale, 2013ko ekainaren 6a) Estatu Batuetako kimikaria izan zen. Itsas Ikerketen Laborategian lan egin zuen. Kristalen egiturari buruzko lanak egin zituen batez ere. Hauptmanekin batera, X izpien difrakzioz sortutako gai kimikoen molekulen egitura zein den jakiteko metodo matematikoa asmatu zuen. Bere lan nagusiak Hauptmanekin batera egin zituen. 1985ean, Kimikako Nobel saria eman zieten Karleri eta Hauptmani.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
