close
Edukira joan

Erratzu

Erratzu
BERJAYA Euskal Herria
BERJAYA
Erratzu herriaren irudi orokorra.
  BERJAYA
Map
Kokapena
HerrialdeaBERJAYA Nafarroa
UdalerriaBaztan
Geografia
Koordenatuak43°10′51″N 1°27′21″W / 43.18083°N 1.45583°W / 43.18083; -1.45583
Demografia
Biztanleria484 (2022)

Erratzu Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerrikoa. Bi auzo ditu: Gorostapolo eta Iñarbil. 2022 hasieran, 484 biztanle zituen.[1]

Erratzuko biztanleria[1][oh 1]
194019501960197019811991200020102020
10981010870671572542505490479

Bestak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
BERJAYA
Erratzuko karrika

Herriko bestak ekainaren 29an ospatzen dira, San Pedroetan.

Inauteak Hausterre-egunaren aurreko azken igandean hasten dira; beraz, ez dute egun finkorik, urtero aldatzen baita. Hiru egun irauten dute. Herriko gazteek lau danbolin nagusi izendatzen dituzte, bi mutil eta bi neska. Horiek urteko ospakizun guztiak antolatzen dituzte, inauteriak, bestak...

Inauteetako lehenbiziko egunean, gazteek, bi taldetan banatuak eta soinulariak lagun, eskea edo puska biltzea egiten dute herrian barna. Etxe batera ailegatzean, larrainean edo barnean, jatera eta edatera ematen diete; lehengo denboretan, txistorra, odolkia edota arrautzak ere jasotzen zuten, baina gaur egun dirua bildu ohi dute. Astelehenean, talde batek Untxideko eskea egiten du, eta besteak Gorostapalotik hasi eta Azkarateraino.[2]

Astearte goizean, bi taldetan, Iñarbil eta Iñarbegi korritzen dituzte. Bazkalondoan, desfilea egiten da. Damak dira pertsonaia nagusiak.[oh 2] Zuriz jantzirik, koloretako zintez apaindutako zapela buruan eta aurpegia beloarekin estalirik ateratzen dira, berek zanbonbak izendatzen dituzten dunbalak joaz.[3]

Erratzun[4] Baztango euskara[5] egiten da, nafarreraren aldaera.

Erratzuar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Herriguneko, Iñarbilgo eta Gorostapaloko biztanleen batura.
  2. Lehenago eskera ere joaten ziren damak, baina egun astearte arratsaldean baino ez dira ateratzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (kontsulta data: 2023-12-9).
  2. Inauteri giroa nagusi izanen da igandetik asteartera Erratzun ere. Xorroxin irratia, 2023ko otsailak 15, erran.eus (kontsulta data: 2023-12-9).
  3. Erratzu: Inauteriak 2020, damak eta mozorroak. Dantzan, dantzan.eus (kontsulta data: 2023-12-9).
  4. «Erratzu» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-19).
  5. «Baztango euskara» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-19).
  6. 1 2 3 4 Arozamena Ayala, Ainhoa, García Nieto, Fernando. Erratzu. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2023-12-11).
  7. 1 2 Erratzuko antzinako eraikin nobleak. baztan.eus (kontsulta data: 2023-12-11).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erratzu
Gorostapolo | Iñarbil