Unai Apeztegia
Itxura
| Apeztegia | ||||
|---|---|---|---|---|
| Izen osoa: | Unai Apeztegia Petrirena | |||
| Jaiotza data: | 1975eko urtarrilaren 13a (51 urte) | |||
| Jaioterria: | Ituren (Nafarroa Garaia) | |||
| Pilotaria | ||||
| Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
| Egungo enpresa: | Aspe | |||
| Postua: | atzelaria | |||
| Altuera: | 1,81 m | |||
| Pisua: | 91 kg | |||
| Debutatze data: | 1996ko apirilaren 13 | |||
| Debutatze pilotalekua: | Elizondoko pilotalekuan. | |||
| Erretiratze data: | 2008ko abenduaren 31 | |||
Unai Apeztegia Petrirena, pilota arloan Apeztegia deituraz ezaguna (Ituren, Nafarroa Garaia, 1975eko urtarrilaren 13a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,81 m luze da, eta 91 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 1996ko apirilaren 13an jokatu zuen, Elizondoko pilotalekuan. 2008ko abenduaren 31n erretiratu zen, enpresak ez baitzion kontratua berritu.[1]
Pilota profesionala agurtuta, Elizondon (Nafarroa Garaia) dituen oilo eta oilarren bi haztegitan lan egiten du.[1]
Bigarren mailako buruz buruko finala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
|---|---|---|---|---|
| 2002 | Pascual | Apeztegia | 22-18 | Atano III.a |
