Ubago
| Ubago | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Mendaza |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°37′01″N 2°15′54″W / 42.617°N 2.265°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 38 (2025) |
Ubago Nafarroako Foru Komunitateko Mendaza udalerriko kontzeju txiki bat da, Lizarrako Merindadean, Ekialdeko Lizarra eskualdean eta erkidegoko hiriburutik, Iruñetik, 72 kilometrora dago.
1842ko erroldan[1] berezko udalerritzat jotzen da baina hurrengo erroldeetan, 1857tik , Mendazako udalerriaren sartzen da.
Mendazako udalerria 4 kontzejuk osatzen dute: Acedo, Asarta, Mendaza eta Ubago.[2]
Eskualdeko Lodosa-Acedo NA-129 errepidearekin bat egiten duen errepidea du.
Toponimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lekuaren izena latinezko opacum hitzetik dator, "opakua, goibela", eta izen hori jasoko luke mendilerroaren iparraldeko aurpegian dagoelako, San Gervasen oinean. Guesálazen herri huts bat dago, izen bereko euskarazko bertsioarekin: Opakua. [3]
Dokumentazio zaharrean horrela aurkitu dezakegu: Obago (1236, NEN); Hubago (1280, NEN), Ubago eta Vbago (1236, NEN).[4]
Giza Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri gisa ageri da 1842ko erroldan, orduan 90 biztanle eta 18 etxe zituen.[1] 2003ko erroldaren arabera, herriak 35 biztanle zituen. 2022an 37 pertsona bizi ziren herrian. Bi urte horien artean, biztanle kopuru txikiena 2006an izan zen, 30 biztanle baitzeuden, eta handiena 2019an, 41 biztanle izatera heldu baitzen. [5]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nafarroako errege izan zen Tibalt Iak 1236.urtean Forua eman zion eta Koroari lotu zuen betirako erregearen jaunerrri moduan[6]. Errege horrek berak 800 sueldoetako petxa ezarri zuen[7].
Katalina I eta Joanes III. errege-erreginek Petri II.ari, Nafarroako mariskalari, eman zizkioten herriarekin lotutako errentak 1511. urtean. [7]
Berrotza bailarakoa izan zen Mendazako udalerrian sartu zen arte, 1856an[7]

Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ondare materiala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mueseko Madalena baseliza eta Ubagon dagoen Tours-eko San Martin eliza dira Berrotza haranean geratzen diren erromaniko estiloko adibide bakarrak[8]. San Martinen kasuan XII.mendearen bukaeran-XIII. mendearen hasieran kokatzen da eta elementu arkitektoniko berezi batzuk ikusi ditzakegu, adibidez Nafarroan ohikoak ez den kanpai-horma bat dugu, zirkulu erdiko bi arku dituena. Harlanduzko absidean atxikita dauden zutabeetako kapiteletan motibo begetalak ikus daitezke eta horietako batean bi aurpegi, batek giza itxura du, besteak deabru batena.[9] Barnealdean XVI.mendeko erreforma da nagusi. Nabe bakarra gurutze gangaz estalita dago eta absidea dagoen tokian erretaula barrokoa dago, ez duenak absidea barrutik ikusten uzten. jatorrizkoa bataiarria omen da[9].
- San Blas baseliza: herritik 500 metrotara dagoen baseliza landatar xumea da. XVII.mendeko erretaulan San Blas eta San Martinen tailak ditu.[10]
Ondare ez-materiala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiak
- Patronalak: uztaileko 4. asteburua. [11]
- BerrotzaHaraneko jaia: irailak 1, igandea. [11]
Erromeriak
- Otsailaren 3aren ondorengo igandean, erromeria San Blas ermitara [11]
- San Gregorio Ostienserako eta Kodesko santutegirako erromeriak .[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «INEbase. Alteraciones de los municipios» www.ine.es (kontsulta data: 2023-12-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mendaza» Mendaza (kontsulta data: 2023-12-08).
- ↑ «UBAGO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-12-14).
- ↑ Ubago. (kontsulta data: 2025-12-14).
- ↑ «Visor IDENA» idena.navarra.es (kontsulta data: 2023-12-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sabías que... iglesia de Ubago» Mendaza 2017-02-23 (kontsulta data: 2024-01-05).
- 1 2 3 Gran Enciclopedia de Navarra | UBAGO. (kontsulta data: 2024-01-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sabías que... iglesia de Ubago» Mendaza 2017-02-23 (kontsulta data: 2024-01-05).
- 1 2 «UBAGO- ROMANICO EN NAVARRA-A.Garcia Omedes» www.arquivoltas.com (kontsulta data: 2024-01-05).
- ↑ «UBAGO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-12-14).
- 1 2 3 4 Mendazako udaletxea. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Mendaza | ||
|---|---|---|
| Acedo | Asarta | Estenblo | Granada | Mendaza | Ubago | ||
| Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |


