Menane Oxandabaratz
| Menane Oxandabaratz | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Gamarte, 1962 (63/64 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria, aktorea, politikaria eta idazlea |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Menane Oxandabaratz (Gamarte, Nafarroa Beherea, 1962-) euskal irrati-esatari, antzerkigile eta politikaria da. [1][2]
Antzerki munduan, Biper Beltx taldean hasi zen Daniel Landart idazlearekin batera. Mee, mee, ardi kaka mee eta Egarriak lanak agertokietara eraman zituzten. Horrez gain, Xirrixti-Mirrixti taldean ere aritu zen hainbat urtez. Gaur egun, antzerkiaren munduarekin lotura gordetzen du nahiz eta amateur bezala bada ere.[3][4]
Euskal irrati-kate askotako parte hartzailea da. 2006an Ez da musik liburua idatzi zuen 1992 eta 1996 artean izen bereko irratsaioan egindako elkarrizketako batzuk hautatuz.[5][6] Herria astekariko zuzendaria da 2018tik.[5]
2009ko Europar Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako Abertzaleen Batasunaren zerrendaburua izan zen Jose Bove buru zuen Europe Ecologie hautes-zerrenda barruan. Eusko Alkartasuna, Kataluniako Ezker Errepublikarra eta Partit Occitan alderdiek ere hautes-zerrenda horrekin bat egin zuten. 2010ean Frantziako lurralde antolaketan egiten ari ziren aldaketek bultzatuta, departamenduaren ordez lurralde elkargoa aldarrikatu zuen Batera plataformako kide izandakoa da.[7][8][9]
Bertsogintzan ibilitakoa da.[10]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mee, mee, ardi kaka mee
- Egarriak
Irratsaioak[3]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ez da musik (Irulegiko irratia eta Xiberoko Botza)
- Zer dioxu
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2023ko azaroaren 29an Rikardo Arregi sariak banatu ziren, Andoainen. Ohorezko mugarria Menane Oxandabaratzek eskuratu zuen, bere kazetaritza ibilbidearen omenaldi gisa.[13][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «literaturaren zubitegia - Menane Oxandabaratz» zubitegia.armiarma.eus (kontsulta data: 2020-03-10).
- ↑ Madariaga, Ainize. ««Atzematen dut politizazio garai on batean sortu naizela»» Berria (kontsulta data: 2020-03-10).
- 1 2 “Bizitzeko behar dut euskal kulturaren arloan zerbait egin” |. (kontsulta data: 2020-03-10).
- ↑ Gurrutxaga, Ainara. (2004-05-02). «Antzerki amateurra: Teatroak behar duen hauspoa» Argia (kontsulta data: 2020-03-10).
- 1 2 3 «Menane Oxandabaratz: "80ko hamarkadan euskarazko irratiak abiatzea mirakulu baten gisakoa izan zen"» EITB 2023-11-29 (kontsulta data: 2023-11-30).
- ↑ Oxandabaratz, Menane. (2006). Ez da musik. : Elkar ISBN 978-84-9783-423-0. (kontsulta data: 2020-03-10).
- ↑ «EH Bai-k 2. udako unibertsitatea: Menane Oxandabaratz» euskalirratiak.eus (kontsulta data: 2020-03-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hemeroteca. (2010-02-12). «Hemeroteca: consulta en Iparralde el 14 de marzo» Nabarralde (kontsulta data: 2020-03-10).
- ↑ «José Bové Herri Urratsen egongo da • ZUZEU» ZUZEU 2009-04-22 (kontsulta data: 2020-03-10).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Menane Oxandabaratz - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2020-03-10).
- ↑ dantzancom. «Ihauteriak munduan zehar» dantzan.eus (kontsulta data: 2020-03-10).
- ↑ Oxandabaratz, Menane 1962-. ([2006]). Ez da musik. Elkarlanean ISBN 84-9783-423-2. PMC 434511307. (kontsulta data: 2020-03-10).
- ↑ ««Iparraldeko euskarazko hedabideetan bada nahikeria eta lan egiteko gogoa»» Berria 2023-11-29 (kontsulta data: 2023-11-29).
