Jojo Bidart
| Jojo Bidart | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Baigorri, 1956 (69/70 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Aita | Jamattitt Bidart |
| Haurrideak | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria |

Jojo Bidart (Baigorri, 1956) baxenabartar kazetaria da, Irulegi Irratiaren sortzaileetakoa. Bordelen Fisika ikasi ondoren, Radio Adour-Navarren hasi zen lanean. Irratigintzan euskarari bere tokia emateko asmoz, Irulegi Irratia sortu zuen 1981ean, Joseba Garziarekin elkarlanean. Handik harat, ia 40 urtez izan zen irrati horretako esataria.[2] 2007an, Irratiko eta Interneteko Argia sariak jaso zuen,[1] "Ipar Euskal Herriko komunikatzaile erreferente izateagatik, gizarteko gai nagusiak sakonki eta aldika umorez jorratzeko estilo ezagunaren jabe".[3][4]
Ipar Euskal Herrian euskara, nekazaritza eta kultura XX. mendeko erdialdean jasotzen ari zen gainbeheraz kezkatuta, beste herrietan bezala Baigorrin antolatu zen Herri Taldean parte aktiboa hartu zuen 1960eko hamarkadatik aurrera. Euskara indarberritzeko hizkuntza politika definitzeko gogoetan ere parte hartze esanguratsua izan du.[5][4]
| « | [...] duela kasik 40 urte, barnealdea jendez husten ari zen. Ez gara oraino atera, baina herrian bizitzeko nahikaria duen jendeak bere esku hartu ditu tresnak: CLPB gasna kooperatiba, Kintoa zerrikia, sor-markak... Ekonomia eta gizarte gaietan badira esperantza ematen duten elementuak. Hizkuntzari dagokionez, ikastolei esker izan da dinamika bat euskararen berreskuratzean. Galtzeak segitzen badu ere, bada berrabiatze bat gazteetan. Duela 40 urte abiatu dinamikak bere fruituak ekarri ditu: hiltze prozesu batetik atera gara. Baina bada egiteko, dudarik gabe! Azkenik, politikoki eskakizunak oraingoak baino urrunago abian baziren ere, gauzak eraiki dira: Elkargoa. Segida behar du. Jende anitzek pentsatzen du ea zer proiektu behar den Iparraldearentzat; ikuspegi hori, lehen, abertzaleena zen bakarrik. | » |
—Jojo Bidart (Argia, 2000) [6] | ||
Euskara batuaren eta euskalkien erabilerari Ipar Euskal Herriko Irratietan (1996)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara batuaren eta euskalkien erabilerari buruz 1996an Iparraldeko euskal irratietan egiten zen erabilerari buruzko inkesta bat egin zuten eta Jojo Bidartek artikulu bat idatzi zuen Euskaltzaindiak argitaratzen duen Euskera aldizkarian. Emaitza hauek argitaratu zituen artikuluan.[7]
| Irulegiko Irratia | Xiberoko botza | Gure Irratia | Bataz beste | |
|---|---|---|---|---|
| Euskara egokia eta konpreni erraza | % 80 | %72 | %57 | %69 |
| Egokia baina konpreni nekea | % 17 | %26 | % 38 | %27 |
| Konprenitzeko nekeak | %1 | %0,3 | % 1,2 (erdal. $4) | %0,8 |
Hiru irrati haiek Euskal Herriko komunikazio tresna bat izanez, euskara batuaren erabiltzera ere behartuak ziren hein batean. Hegoaldeko jendeak agertzen zirelako irratietarat; Hegoaldetik gero eta usuago deitzen zituztelako Iparraldeko berrien ukaiteko. Ulertuak izateko, euskara batua erabiltzera entseatzen ziren. Bestalde, Hegoaldeko komunikabideak egunero erabiltzen zituzten: irratiak, egunkariak, aldizkariak, euskal telebista... eta egunero normalizatzen eta batzen ari zen euskara irakurtzen eta entzuten zen horietan. Ondorioz, nahi ala ez, egunero egunero erran molde eta hitz batzuk berenganatzen zituzten.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Banatu dira 2007ko Argia Sariak. Argia astekaria, 2007ko urtarrilak 26, CC BY-SA 3.0, argia.eus (kontsulta data: 2020ko ekainak 10).
- ↑ Madariaga, Ainize. Jojo Bidart: «Behar bati erantzuten genion, eta gure lanak jendea hunkitzen zuen». Berria egunkaria, 2020ko otsailak 2, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2020ko ekainak 10).
- ↑ Sareko Argia saria 2007: IKTeroak. Sustatu, 2007ko urtarrilak 26, CC BY-SA 3.0, sustatu.eus (kontsulta data: 2020ko ekainak 11).
- 1 2 Elustondo, Miel Anjel. (2023). «Bidart anaiak: Etxe baten istorioa, herri baten kontzientzia hartzea» Argia (kontsulta data: 2026-04-26).
- ↑ Bidart, Jojo; Maitia, Frantxua; Bortairu, Jakes; Danjou, Ione Josie; Betbeder, Ttitto. (2012). «Ipar Euskal Herrian euskara indarberritzeko hizkuntza politika» EUSKERA (57): 149–153. ISSN 0210-1564. (kontsulta data: 2026-04-27).
- ↑ «Jojo Bidart: 'Euskal Kulturaren egoera Baxe Nafarroan'» Argia (kontsulta data: 2026-04-27).
- 1 2 Bidart, Jojo. (1996). «Euskara batua-euskalkien erabilera Iparraldeko hiru euskal irratietan» EUSKERA (41): 541–546. ISSN 0210-1564. (kontsulta data: 2026-04-27).
