close
Edukira joan

Harpa

Wikipedia, Entziklopedia askea
BERJAYA
Erdi Aroko harpa (eskunean) eta harpa modernoa (ezkerrean).

Harpa harizko instrumentua da, hiruki formakoa, eskuz jotzen diren luzera desberdineko hariak dituena.[1]

Hainbat harpa mota daude, mundu osoan hedatuta bait daude, baina Europan ezagunak dira folk harpa edo zeltiarra. Eskoziako gaeleraz clàrsach izena du, eta Irlandakoaz cláirseach. Izan ere, musika tresna hau Irlandako ikurretakoa da. Harpa-jole ezagunen artean, Nicanor Zabaleta donostiarra dugu. Irlandan berriz, Turlough Carolanek ospe handia izan zuen.

Harpak sailkatuta daude eta bakoitzak ezaugarriak ditu:[2]

  • Hornbostel–Sachs sailkapena: Hatzez jotzen dena.
  • Harparen sokak historikoki hainbat materialez egin izan dira: animalien tendoiekin, hesteekin, landare zuntzekin, kalamuarekin, kotoiarekin, metalezko hariaekin.
  • Harpa modernoetan, bereziki pedal harpan, tonu aldaketak egiteko sistema konplexuak erabiltzen dira, pedalak edo palankak.

Harpa oso tresna zaharra da: gutxienez K.a. 3000. urtetik ezagutzen da. Lehen irudiak eta aztarnak Mesopotamian, Egipton eta Persian aurkitu ziren, eta geroago Indiara eta Txinara hedatu zen. Erdi Aroan Europan oso ezaguna bihurtu zen, eta handik Ameriketara ere zabaldu zen kolonizazioaren bitartez.[3]

Antzinako harpak bi forma nagusitan agertzen ziren, arku formadun harpak eta angelu formadun harpak. Denboraren poderioz, Europan zutabea gehitu zitzaion harparen egiturari, gaur egungo harpa triangeluarra eginez edo sortuz.[4]

Harpak Europako kontinentean garapena izan du historian zehar, batez ere erdi arotik aurrera, musika konplexuagoa jotzeko beharrak eta nahiak eraginda. Hari gehiago gehitu zitzaizkion harpari, palankak edo pedalak sortu ziren tonua aldatzeko, instrumentuari.

XVIII. mendean pedal sistema garatu zen, gaur egungo kontzertuetan ikusten den harpa sortuz.

Harpak, tradizioak ekarri zituen. Harpa mundu osoan erabiltzen da, baina eremu bakoitzak bere aldaetak garatu ditu, esaterako, Latinoamerikan, Paraguai, Venezuela, Andeetan, tradizio oso boteretsua du. Afrikan, arkua gehitzeaz gain aldaera bereziak ere jasan izan ditu harpak, Asian Txinako konghou edota Birmaniako saung dira nagusi eta azkenik Europan, harpa zeltiarra edo folk harpak.

  • Pedalezko harpa: orkestretan erabiltzen dena, pedalak ditu, tonuak aldatzeko.
  • Harpa zeltiarra edo folk harpa: txikiagoa, palankekin.
  • Hari askoko harpak: bi edo hiru hari lerrorekin.
  • Harpa kromatikoak: nota guztiak zuzenean eskuragarri dituen harpa.
  • Harpa elektrikoak: anplifikazioarekin.

HARPAREN EGITURA

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harpa batek hiru atal nagusi ditu:

  • Lepoa: goiko zatia, non hariak tenkatzen diren.
  • Erresonantzia kutxa: soinua handitzen duena.
  • Zutabea: egitura eusteko.

HARPAREN SINBOLISMOA

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harpa sinbolo garrantzitsua da hainbat tokitan:

  • Irlanda: estatuaren ikur ofizialetako bat da.
  • Erlijioan: zeruko eta aingeruen musikarekin lotzen da.
  • Bitxikeri bezala enpresetan erabiltzen dela ere esan behar da.
    • Enpresetan: Guinness markaren logotipoan agertzen da.

HARPA JOLE ESANGURATSU ETA OSPETSUENETAKOAK

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harpa jole ezagunen artean, daude edo egon ziren, Nincaor Zabaleta, euskalduna, donostiarra eta mundu mailako interprete handienetakoa eta Turlough O'Carolan, Irandako harpa jole ospetsua.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. (Ingelesez) electricpulp.com. «Encyclopædia Iranica | Articles» www.iranica.com (kontsulta data: 2026-04-28).
  3. (Ingelesez) Arched harp. 2026-03-14 (kontsulta data: 2026-04-28).
  4. (Ingelesez) Arched harp. 2026-03-14 (kontsulta data: 2026-04-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]