close
Edukira joan

Ahetze

Ahetze
BERJAYA Lapurdi, Euskal Herria
BERJAYA
Ahetzeko ikuspegia.

BERJAYA
Armarria


Kokapena
HerrialdeaBERJAYA Euskal Herria
LurraldeaBERJAYA Lapurdi
Administrazioa
EstatuaBERJAYA Frantzia
EskualdeaBERJAYA Akitania Berria
DepartamenduaBERJAYA Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaUztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak
Izen ofizialaBERJAYA  Ahetze
AuzapezaPhilippe Elizalde (Divers droite)Jean d'Elbée (2008-2014)
Posta kodea64210
INSEE kodea64009
Herritarraaheztar
Geografia
Koordenatuak43°24′21″N 1°34′16″W / 43.4058°N 1.5711°W / 43.4058; -1.5711
Map
Azalera10,56 km²
Garaiera25 metro
Distantzia18 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria2.114 (2018: BERJAYA 34)
alt_left 1.099 (%52,2) (%50,3) 1.059 alt_right
Dentsitatea199,24 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,6
Ugalkortasuna[1] 65,78
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,4 (2011)
Desberdintasuna[1]% 2,94 (2011)
Langabezia[1]% 6,42 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 15,91 (2010)
Erabilera% 1,48 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ahetze.fr/

Ahetze Lapurdiko mendebaldeko udalerri bat da, Lapurdi Erdialdean kokatua, Uhabia ibaiaren ezkerraldean. 2025. urtean 2.104 biztanle zituen. Turismoa eta laborantza dira ekonomia jarduera nagusiak.

Etxeak eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhabia ibaia eta Zirikolatzeko erreka igarotzen dira udalerritik, azken horren zenbait ibaiadarrekin batera: Amisolako erreka, Uroneko erreka eta Besaingo erreka.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, Donejakue bidearen kostaldeko bidea egiten zenbiltzan erromesak, Ahetzetik igarotzen ziren. Ondoren bi aukera zituzten: Ibarrundik jarraitu, Sarako Ospitale Zaharrera heldu arte; edota Azkaineko Done Jakue kaperatik pasatu, Ibardin lepoa zeharkatu eta Berara joan.

XIX. mende osoan eta XX. mendearen hasieran 500 biztanle inguruko herria izan zen Ahetze, baina 1960ko hamarkadatik aurrera hazkunde handia izan zuen, eta 2010eko hamarkadan ia 2.000 biztanleen mailara iritsi zen.

Ahetzeko biztanleria
BERJAYA
Datuen iturburua: INSEE

Hil bakoitzaren hirugarren igandean ospatzen da antzinatekoen merkatua, jende asko erakarri ohi duena. Bestalde, herriko ekonomiaren oinarria laborantza den arren azkenaldian herriaren itxura aldatzen hasi da, Lapurdiko kostaldetik hurbil dagoen etxebizitzen eskaera dela medio, zenbait etxegintza proiektu baitira abian.

Ahetzeko Jean-Pierre Urkia[3] (Ahotsak[4] proiekturako)

Ahetzen[5] Uztaritze inguruko euskara[6] mintzatzen da, erdiguneko nafar-lapurtarra.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Martin eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «San Martin eliza (Ahetze)»
BERJAYA
Ahetzeko XV. mendeko guratzea, San Martin parrokiakoa eta prozesioan eramatekoa. Egurrezko bihotza, zilarrez eta urrez estalia. Atzealdea.[7] Pierre de Lancre sorgin ehiztari epaileren haserrea piztu zuena.[8]

Donejakue bidean kokatua, San Martin eliza XVII. mendekoa da. Aipatzekoak dira erretaula, Done Jakueren zurezko estatua eta XVI. mendeko prozesio gurutze ederra. Gurutze honek, ezkila txikiz hornitua dagoen aldetik, Pierre de Lancre epailea zibilaren haserrea piztu zuen 1609 urteko sorginkeria prozesuan, Deabruaren lana ikusten baitzuen bertan. Herriko armarrian lehoiak daraman gurutzea da berau.[9]

Ostalapia baserria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserri eder hau Done Jakue bideko erromesen ostatua zen, baita ere getariar eta bidartarren babesleku, pirata eta itsaslapurrek kostako bi herri hauek erasotzen zituztenean. Inguruetan harritzarrak ikus daitezke, antzina harresiko zati izandakoak. 2025ean, jatetxe bat dago bertan.[10]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aheztar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
BERJAYA
Mattin Treku bertsolariaren omenezko oroigarria

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 Géoportail - Frantziako Institutu Geografiko Nazionala. Géoportail. (kontsulta data: 2011-10-16).
  3. «Urkia, Jean-Pierre - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2019-01-02).
  4. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (kontsulta data: 2019-01-02).
  5. «Ahetze - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-15).
  6. «Uztaritze ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-15).
  7. (Frantsesez) «Croix processionnelle, argent estampé et doré, revers» pop.culture.gouv.fr (kontsulta data: 2025-10-25).
  8. «AHETZE - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-10-25).
  9. «Ondarea - Ahetze» https://www.ahetze.fr/ (kontsulta data: 2025-10-25).
  10. «Restaurant Hôtel Pays Basque - Ostalapia, spécialités basques» www.ostalapia.fr (kontsulta data: 2025-10-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]