Oxido nitroso
| Oxido nitroso | |
|---|---|
| Formula kimikoa | N2O |
| SMILES kanonikoa | [N+[O-]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
| MolView | [N+[O-] 3D eredua] |
| Konposizioa | oxigeno |
| Mota | nitrogeno-oxidoak |
| Ezaugarriak | |
| Dentsitatea | 1,98 g/l 1,967 g/l (0 ℃, gas) |
| Soinuaren abiadura | 263 m/s (0 ℃, gas) |
| Disolbagarritasuna | 0,1 g/100 g (ur, 25 ℃) |
| Momentu dipolarra | 0,161 D |
| Fusio-puntua | −91 ℃ −90,8 ℃ |
| Irakite-puntua | −88 ℃ (760 Torr) −88,48 ℃ (101,325 kPa) |
| Entropia molar estandarra | 219,9 J/(mol K) |
| Fusio-entalpia | 0,161 D |
| Lurrun-presioa | 51,3 atm (20 ℃) |
| Masa molekularra | 44,001 Da |
| Erabilera | |
| Tratatzen du | respiratory distress (en) |
| Egoera legala | Espainia: Legala, ez dago substantzia estupefaziente barruan sailkatuta. Hala ere, aisialdirako droga gisa saltzea edo sustatzea zigortu daiteke, eta udal ordenantzek ere mugatu dezakete bere erabilera espazio publikoetan. Frantzia: Legala, 2021etik debekatuta adingabeei saltzea edo ematea, eta baita esparru festiboetan banatzea ere. Kontsumo ludikorako sustapena eta banaketa mugatuta |
| Rola | nitric oxide donors (en) |
| Arriskuak | |
| NFPA 704 | |
| Denboran ponderatutako esposizio muga | 46 mg/m³ (10 h, baliorik ez) |
| Berokuntza globalerako gaitasuna | 298 eta 265 |
| Eragin dezake | Asfixia, arazo neurologikoak, intestinalak eta erredurak |
| Identifikatzaileak | |
| InChlKey | GQPLMRYTRLFLPF-UHFFFAOYSA-N |
| CAS zenbakia | 10024-97-2 |
| ChemSpider | 923 |
| PubChem | 948 |
| Reaxys | 8137358 |
| Gmelin | 17045 |
| ChEBI | 2153410 |
| ChEMBL | CHEMBL1234579 |
| RTECS zenbakia | QX1350000 |
| ZVG | 4230 |
| DSSTox zenbakia | QX1350000 |
| EC zenbakia | 233-032-0 |
| ECHA | 100.030.017 |
| CosIng | 35509 |
| MeSH | D009609 |
| RxNorm | 7486 |
| Human Metabolome Database | HMDB0035807 |
| UNII | K50XQU1029 |
| NDF-RT | N0000147387 |
| KEGG | D00102 eta C00887 |
| PDB Ligand | N2O |
| ASHRAE | 744A |
Oxido nitrosoa, nitrogeno-protoxidoa, gas-irrigarria edo gas-barregarria konposatu ez-organikoa da, N2O formulakoa. Gas kolorgea, usain eta zapore gozokoa da. Uretan disolbagarria da. Narritagarria eta oxidatzailea da[1][2].
Atmosferako oxido nitroso gehiena jatorri naturalekoa da (lurreko mikroorganismoek ekoizten dute amonifikazioan). Berotegi-efektuko gasa da[1].
Barrearen gas ere esaten zaio arnastean euforia-egoera eragiten duelako. Ondorioz aisialdiko droga gisa kontsumitzen da[3].
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oxido nitrosoa beroak eragindako amonio nitratoaren deskonposizioz prestatzen da[4].
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osasun arloan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Odontologian eta ebakuntza txikietan anestesiko eta analgesiko gisaerabiltzen da[5]. Ezaugarri horiek direla eta Munduko Osasun Erakundearen funtsezko sendagaien zerrendan dago[6].
Gastronomian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elikagaientzako aerosoletan gas bultzatzaile gisa ere erabiltzen da, batez ere muntatzeko natan[1].
Automobilgintzan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean, oxido nitrosoa automobilgintzan erabiltzen da motorren potentzia aldi baterako handitzeko erabiltzeko asmoarekin, batez ere lehiaketako edo prestazio handiko ibilgailuetan.
Funtzionamendua erraza da, errekuntza-ganberan deskonposatzen denean, oxigeno gehiago askatzen du, eta horri esker, erregai gehiago erre daiteke.
Horren ondorioz, erregaiaren errekuntza indartsuagoa da eta motorraren potentzia handitzen da denbora motz batean, abiadura eta karburazio gehiago emanda
Sistema hau normalean NOS (Nitrous Oxide System) izenez ezagutzen da, nahiz eta "NOS" marka komertzial bat izan.
Kontuan hartu behar da potentzia gehikuntza honek aldi baterakoa da, gehiegizko edo okerreko erabilerak motorrean kalte larriak sor ditzakeela eta debekatuta dagoela herrialde askotan.
Drogan, gas barregarri bezala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken urteotan droga gisa ere erabili da, nagusiki Erresuma Batutik iritsi den moda bezala. Aspalditik ezaguna den arren, badirudi Espainian eta Frantzian, bere kontsumoa modu nabarmenean handitzen ari da, eta Europa osoan zabaldutako droga da.
Kale-edaneko giroetan eta jaietan ere kontsumitzen da, hain zuzen ere. Kontsumitzeko modua sinplea da: koloretako puxika bat oxido nitrosoz betetzen da eta ahoarekin puxikatik gasa arnasten da eta baita gas-kapsulak edo botilatxoak erabiliz ere kontsumitzen da.[7].
Arriskuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontsumoak kontzientzia aldaketak, euforia, ikusmen eta entzumen distortsioak, lasaigarritasuna, zorabioak, estutasuna, larritasuna eta gaitz digestiboak (nazka, okadak) eragin ditzake.
Gainera, ibilgailuak gidatzekotan, trafiko istripuak sor ditzake.
Oxido nitrosoak berehalako eta epe luzeko arriskuak eragin litzake osasunarentzat:
- Berehalako arriskuak: ondorio bizkor eta laburrek kontsumoa errepikatzea ekar lezakete. Ondorioz, erabiltzaileak itotzeko arriskua izan lezake oxigeno falta dela eta (batez ere gasa purua bada) edo birikan likidoa pila daiteke okadak xurgatzeagatik. Arriskuak areagotu egiten dira oxido nitrosoa beste droga batzuekin kontsumitzen denean (alkohola, kalamua, estasia…).
- Arriskuak epe luzera: erabilera kronikoak (egunero, adibidez) gaitz neurologikoak eragin litzake (dardarak, mugimenduen deskoordinazioa), B12 bitaminaren gabeziari lotuak. Erorikoak gerta litzake eta horren ondorioz traumatismoak sor dezake. Gainera, gas suharberak leherketa arriskua ere eragin lezake erretzaileak inguruan egonez gero.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 Oxido nitroso. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopñedikoa. Elhuyar fundazioa.
- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Nitrous Oxide» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-10-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alerta por el consumo del "gas de la risa", la droga barata de moda en Europa» ElDiario.es 2022-11-21 (kontsulta data: 2025-10-01).
- ↑ Parmon, V. N.; Panov, G. I.; Uriarte, A.; Noskov, A. S.. (2005-02-15). «Nitrous oxide in oxidation chemistry and catalysis: application and production» Catalysis Today 100 (1): 115–131. doi:. ISSN 0920-5861. (kontsulta data: 2025-10-01).
- ↑ Egoitz, Etxebeste Aduriz. (2014-07-01). «Horace Wells, anestesiaren aurkitzaile... eta biktima» Elhuyar aldizkaria (kontsulta data: 2025-10-02).
- ↑ (Ingelesez) Organization, World Health. (2019-07-08). World Health Organization Model List of Essential Medicines: 21st list 2019. (kontsulta data: 2025-10-01).
- ↑ «Gasak eta barreak - Tolosa» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2026-06-29).
| Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Oxigenodun konposatuak
- Kimika zirriborroak
- Nitrogenodun konposatuak
- Anestesikoak
- Munduko Osasun Erakundearen funtsezko sendagaiak
- Nitrogeno-oxigeno konposatuak
- Nitrogenoaren zikloa
- Gas industrialak
- NMDA errezeptoreen antagonistak
- Antagonista nikotinikoak
- Berotegi efektuko gasak
- Higiene industriala
- Euforizatzaileak
- GABAA errezeptore positiboaren modulatzaile alosterikoak
