Presidentea

2026ko maiatzaren 11ko Batzar Orokorrak Tomás Olano Uscola izendatu zuen presidente.
Tomas Olano Zuzenbidean lizentziaduna eta MBA da. Hogeita hamabost urtetik gorako esperientzia du enpresa zuzendaritzan, kudeaketa estrategikoan eta lidergo eraldatzailean, eta lidergorako gaitasun frogatua du testuinguru konplexuetan.
Bergé Logisticako kontseilari delegatua izan da (2007-2023), Operadora Logística de Tránsitos Internacionales-eko sortzaile eta Administratzaile Bakarra (1997-2007) eta Iparraguirre Argitaletxeko Zuzendari Nagusia (1992-1997), erantzukizuneko beste kargu batzuen artean.
Halaber, Bergé edo Talgo bezalako enpresen Administrazio Kontseiluan hartzen du parte, eta Bilboko Ganberaren Osoko Bilkurako, CEBEKen Batzar Nagusiko eta Arte Ederren Museoaren Patronatuko kidea da.





