Stillson giltza
| Stillson giltza | |
|---|---|
| giltza zabalgarria eta Iturgin giltza | |
Stillson giltza[1] giltza erregulagarri bat da, ohiko giltzekin estutu edo lasatu ezin diren piezekin lan egiteko erabili ohi dena. 1869ko urriaren 12an patentatu zuen Daniel Chapman Stillsonek, 95744 zenbakiarekin.
Giltza honek ahoaren neurria egokitzeko gaitasun handia du. Giltzaren gorputzak eta aho mugikorrak kremailera bat dute, eta haridun eraztun baten bidez elkarren arteko distantzia doitzea posible da. Haridun eraztuna biratzean kremailerak mugiarazten ditu, ahoen arteko distantzia aldatuz. Giltza horietako gehienek bi malguki dituzte, doitu ondoren ahoak estutze indarra egin dezan.
Horrez gain, Stillson giltzaren ahoak zerradunak dira, mugiarazi behar duten pieza tinko atxikitzeko. Horrek erreminta egokia bihurtzen du higaturiko azkoin eta torlojuak biratzeko, baita gainazal laua duten piezak birarazteko ere (hodiak, adibidez).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Burdindegia Hiztegia] [2012]
