close
Edukira joan

Peio Ospital

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peio Ospital
BERJAYA
(2011)
Bizitza
JaiotzaEzpeleta, 1948 (77/78 urte)
HerrialdeaBERJAYA Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Lan nabarmenak
KidetzaPantxoa eta Peio
Musika instrumentuaahotsa
Tabakalera: 135819

Peio Ospital (Ezpeleta, Lapurdi, 1948) euskal abeslaria da, Pantxoa Carrererekin batera Pantxoa eta Peio musika taldearen partaidea.

1970eko hamarkadan hasi ziren euskal abertzaletasunari lotutako kantak kantatzen. Ipar Euskal Herrian ez ezik, Hego Euskal Herrian ere ezagun bihurtu ziren. Hori dela eta, beraiek kantatutako kanta asko euskal musikan klasiko eztabaidaezin bihurtu dira.

Hauek dira bikote hrren kantarik ezagunenetariko batzuk: Lepoan hartu ta segi aurrera, Itziarren semea, Urtxintxak, Azken dantza, Bai euskarari, Batasuna, Greziako itsasontzia eta Egunsenti hura.

Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat 1972an

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria S.L. (ELKAR S.A.R.L.) 1972an sortu zen Baionan, helburu zehatz batekin: garai hartako euskal kultur egoeraren norabidea aldatzea. Euskarazko sorkuntza txikia zen artean, argitaratzeko zailtasunak handiak eta behar kulturala ere handia. Hutsune hori betetzeko eratu zuten argitaletxea.[1][2]

Sortzaileak Ipar Euskal Herriko hogei gazte izan ziziren, bederatzi emakumezko eta hamaika gizonezko. Manex Pagola izan zen ideiaren bultzatzaile nagusia, Gexan Alfaroren laguntzarekin. Bazkide bakoitzak orduko 1.000 libera jarri zituen, garai hartako hilabete bateko soldata. Elkar argitaletxearen sortzaileak hauek izan ziren, 1972an:[3]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ugarte Irizar, Itziar. (2022-10-23). «ELEFANTE BAT MALETAN» Berria (kontsulta data: 2023-04-10).
  2. Gipuzkoa Foru Aldundia. (2022). Elkar Taldea - Urrezko Domina 2022. Gipuzkoa - Youtube (kontsulta data: 2023-04-12).
  3. Kamio, Ariane. (2022-12-02). «Elkar taldea: Iraganak bezainbat etorkizun» www.naiz.eus (kontsulta data: 2023-04-10).