Jakob Dubs
Jakob Dubs (Affoltern am Albis, 1822ko uztailaren 26a – Lausana, 1879ko urtarrilaren 13a) suirzar politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1864an, 1868an eta 1870ean.
Zuzenbidea ikasi zuen Berna, Heidelberg eta Züricheko unibertsitateetan. Alderdi Erradikal Demokratikoko kide izan zen eta 1847an Zürich kantonamenduko parlamentuko kide hautatu zuten. 1849an Suitzako Kontseilu Nazionaleko kide hautatu zuten eta 1854an Estatuen Kontseiluko kide. 1854 eta 1861 artean epaile federala izan zen.
Suitzako Kontseilu Federaleko kide izan zen 1861 eta 1872 bitartean, eta Justizia eta Polizia, Barne eta Posta sailak zuzendu zituen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1864, 1868 eta 1870 urteetan.
Suitzako Gurutze Gorriaren sortzaileetako bat izan zen 1867an, Gustave Moynier eta Guillaume-Henri Dufourrekin batera, eta bertako lehen presidentea izan zen 1866 eta 1872 bitartean.

