close
Edukira joan

Hudson badia

Hudson badia
BERJAYA
Datu orokorrak
Motainland sea (en) Itzuli eta epicontinental sea (en) Itzuli
Zabalera1.050 km
Azalera1.243.000 km²
Sakonera257 m
EponimoaHenry Hudson
Geografia
Map
Koordenatuak60°N 85°W / 60°N 85°W / 60; -85
Honen parte daOzeano Artikoa
Estatu burujabeBERJAYA Kanada
ProbintziaBERJAYA Ontario
Hidrografia
Betebidea
Arroaren azalera3.861.400 km²
Arro hidrografikoaHudson Bay drainage basin (en) Itzuli eta Ozeano Artikoaren arro hidrografikoa
Bokalea
()
Hudson itsasartea

Hudson badia[1][a] Kanada ipar-ekialdeko barne itsaso handia da, 1.230.000 kilometro koadroko eremua hartzen duena. Hudson itsasartearen bidez Ozeano Atlantikoarekin lotzen da, eta Foxe arroaren eta itsasartearen bidez Ozeano Artikoarekin.

Mendebaldean Nunavut eta Manitoba ditu, hegoaldean Ontario, eta ekialdean Quebec; ipar-ekialdean Ozeano Atlantikoarekin loturik dago Hudson itsasartearen bitartez, eta iparraldean Ozeano Artikoarekin Foxe arroaren bitartez.

1.370 kilometro luze da, iparraldetik hegoaldera, eta 1.050 kilometro zabal, ekialdetik mendebaldera. Ez da oso sakona, 100 metro batez beste, eta 80 metroko sakonera du kostaldetik 100 kilometrora. Hegoaldean James badia eratzen du. Uharte guztiak Nunavuten daude; Southampton uhartea da handiena; iparraldean dago eta Baffin badiatik bereizten du.

Badiaren bazterretan ia ez da jenderik bizi, hamabi herrixka baino ez dira, cree edo inuit etnietakoak. Herrixka nagusiak honako hauek dira:

Izena Henry Hudson ingeles esploratzailearen omenezkoa da. Hau, 1610ean, hantxe geratu baitzen izotz artean harrapatuta Discovery itsasontziaren barruan. Historikoki, Hudson badiak lotura estua izan du Frantzia eta Erresuma Batuaren arteko Ipar Amerikako guduekin.

  1. hego-ekialdeko creeraz: ᐐᓂᐯᒄ, Wînipekw; ipar-ekialdeko creeraz: ᐐᓂᐹᒄ, Wînipâkw; inuiteraz: ᑲᖏᖅᓱᐊᓗᒃ ᐃᓗᐊ, Kangiqsualuk ilua[2] edo inuiteraz: ᑕᓯᐅᔭᕐᔪᐊᖅ, Tasiujarjuaq;[3] frantsesez: baie d'Hudson; ingelesez: Hudson Bay

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]