close
Edukira joan

Gesalatz

Gesalatz
BERJAYA Nafarroa Garaia, Euskal Herria
BERJAYA
BERJAYA
Bandera

Gesalazko armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
HerrialdeaBERJAYA Euskal Herria
LurraldeaBERJAYA Nafarroa Garaia
MerindadeaBERJAYA Lizarra
EskualdeaLizarraldea (Gesalatz ibarra)
Administrazioa
EstatuaBERJAYA Espainia
ErkidegoaBERJAYA Nafarroa
Izen ofizialaBERJAYA Guesálaz <> Gesalatz[1]
AlkateaMaría Vicenta Goñi Azantza
(AIG, indep.)
Posta kodea31xxx
INE kodea31120
Herritarragesalaztar
Geografia
Koordenatuak42°45′00″N 1°55′00″W / 42.75°N 1.9166666666667°W / 42.75; -1.9166666666667
Azalera76,82 km²
Garaiera522 metro
Distantzia35 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria462 (2025: BERJAYA 29)
alt_left 178 (%38,5)(2019) (%55) 254 alt_right
Dentsitatea0,06 bizt/km²
Zahartzea[2]% 30,72
Ugalkortasuna[2] 28,57
Ekonomia
Jarduera[2]% 70,18 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 6,54 (2013)
Euskara
Euskaldunak[3]% 19.9 + % 16.7 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [4]% 
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.guesalaz.es

Gesalatz[5] ([ges̺alats̻]) Nafarroako udalerria da, Lizarrerrian ipar-ekialdean kokatua. Gesalazko ibarrak eta udalerriak ez dute erabat bat egiten, Jaitz herria ere ibarreko zatia delako, baina bere udalerria osatu du. Gesalatz udalerriak 78,1 kilometro koadro ditu, eta 462 biztanle zituzten 2025. urtean.

Muetz da herriburua eta Iturgoien populatuena.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gesalatz Lizarrako merindadearen iparraldean dago, Iruñetik 35 kilometrora eta Lizarratik 16ra. Allozko urtegia udalerri honetan dago kokatuta, Deierrirekin batera.

Iparraldean Goñerrirekin egiten du muga, ekialdean Jaitz eta Girgillaorekin, mendebaldean Lezaun eta Deierrirekin, eta hegoaldean Ziraukirekin.

Gesalazko Iturgoien herritik gertu, itsasoaren mailatik 1.224 metrora, Nafarroako Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]


Gesalatz udalerria ondoko herri hauek osatua dago: Argiñao, Arzotz, Bidaurre, Biguria, Estenotz, Garisoain, Genbe, Irurre, Iruxo, Iturgoien, Izurtzu, Lerate, Muetz (udaletxea), Muniain eta Muzki. Aipatu herri guztiek azkena izan ezik zenbait urtez berezko udalerri bana izan zutela jasotzen da 1842ko erroldan.

Kontzeju hauek multzo bat osatzen dute salbu eta barruti bereiz gisa kokatutako Izurtzu, tartean geografikoki Jaitz herria baitago, zeina Gesalatzen parte izan zen 1852. urtera arte.[7]

Herri hustuak ere baditu: Neusol (Irurren), Opako edo Opakua (Arzotzen), Oro (Jaitzen), Zurbano (Iturgoienen), eta Zurundain (Garisoainen).

Biztanleriaren tamainaUrtea30060090012001500180021002400189019201950198020102040GesalatzBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,96 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Herrietan banaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herria Populazioa (2014)
Argiñano 36
Arzotz 17
Bidaurre 39
Biguria 6
Estenotz 22
Garisoain 27
Genbe 32
Iruxo 10
Irurre 42
Iturgoien 97
Izurtzu 25
Lerate 25
Muetz 49
Muniain 20
Muzki 9

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gesalazko alkatea Agrupación Independiente de Guesálaz (AIG) taldeko María Vicenta Goñi Azantza da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien %1,31) eta boto zuriak bederatzi (botoen %2,99). Abstentzioa %33,41ekoa izan zen.

Gesalazko Udala 2007
AlderdiaBotoakZinegotziak
Agrupación Independiente de Guesálaz1734
Auzolan Guesálaz (AUGU)1193

2011n bi zerrenda berberak aurkeztu ziren; zinegotzi banaketa bera eta oso antzeko boto kopurua jaso izan zituzten. Goñik segitu zuen alkate.

Gesalazko Udala 2011
AlderdiaBotoakZinegotziak
Agrupación Independiente de Guesálaz1774
Auzolan Guesálaz (AUGU)1133
  • HELBIDEA: Errepide Nagusia z/g (Muetz kontzejua)
2007-2011María Vicenta Goñi AzantzaAIG
2011-María Vicenta Goñi AzantzaAIG

Azpiegitura eta garraioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesa autobus konpainiaren Iruñea eta Lizarra arteko lineak geltokia dauka Gesalazko hainbat kontzejutan. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Lizarrerriko iparraldean, zeinean kokatzen den Gesalatz, euskal toponimia nagusi den eremua da, eta euskara mintzatu zen bertan 18. mendera arte, non atzerakada handia gertatu zen. 1735. urteko katexima bat gorde da euskaraz idatzia, Apezendaco dotrina christiana uscaras, Muzkiko herriko Francisco Martinez de Elizalde apaizak idatzia. Era berean, Muzkiko apaiz izan ziren Martinez de Mortentin anaien paperetan, 1805. urtean datatu diren 4 sermoi idatzi daude euskarazkoak. Bonaparteren mapan, Gesalatz ibarrak hegoaldeko muga markatzen zuen euskararentzat Lizarrerrian 1863. urtean argitaratu zenean. [8]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Gesalatz eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %8,10ek zekien euskaraz hitz egiten.

2009ko urtarriletik Gesalazko udalerriaren izen ofiziala Guesálaz <> Gesalatz da[1].

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gesalaztar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Nafarroako gobernuak 2009ko Urtarrilaren 19an kaleratutako dekretua.
  2. 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  4. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  6. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  7. Gran Enciclopedia de Navarra | SALINAS DE ORO. (kontsulta data: 2024-03-24).
  8. Iñigo, Andres. (2004). «Euskara Estellerrian» Euskera (Euskaltzaindia) XLIX (2): 1121-1126..
  9. Lebrel Blanco, Fundación. «Valle de Guesálaz» www.lebrelblanco.com: Atlas del Patrimonio Histórico-Cultural de los reinos, condados y vizcondados bajo la autoridad de Catalina I de Navarra Foix-Grailly-Béarn. (kontsulta data: 2024-03-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gesalatz
Argiñao | Arzotz | Bidaurre | Biguria | Estenotz | Garisoain | Genbe | Irurre | Iruxo | Iturgoien | Izurtzu | Lerate | Muetz | Muniain | Muzki