close
Edukira joan

Cardona

Cardona
Cardona
Kataluniako udalerria
BERJAYA
BERJAYA
Administrazioa
Estatu burujabeBERJAYA Espainia
AutonomiaBERJAYA Katalunia
ProbintziaBERJAYA Bartzelonako probintzia
EskualdeaBages
AlkateaFerran Estruch i Torrents
Izen ofizialaCardona
Jatorrizko izenaCardona
Posta kodea08261
INEk ezarritako kodea08047
HerriburuaCardona
Geografia
Koordenatuak41°54′51″N 1°40′52″E / 41.9141°N 1.681°E / 41.9141; 1.681
Mapa
BERJAYA
Azalera66,7 km²
Altitudea507 m
MugakideakMontmajor, Viver i Serrateix, Navàs, Pinós, Sant Mateu de Bages, Riner, Clariana de Cardener eta Navès
Demografia
Biztanleria4.553 (2025)
alt_left 2.363 (%51,9) (%49,9) 2.273 alt_right
Dentsitatea68 bizt/km²
Etxebizitzak244
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaB
Hizkuntza ofizialakatalan
cardona.cat

Cardona Kataluniako udalerria da, Bages eskualdean eta Bartzelonako probintzian kokatua. 2024ko erroldaren arabera 4.574 biztanle zituen.

Gatz mendiari esker Kataluniako toki estrategikoa izan zen eta XV. mendean Cardonako dukeak Aragoiko Koroako familia garrantzitsuena izan ziren.

Bages eskuadearen ipar-mendebaldeko muturrean aurkitzen da, Cardener ibaiak egiten duen haranaren hasieran, muino baten gainean. Itsas mailatik 507 metrotako altueran kokaturik dago.

Herri eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Cardona: Herriburua, 4.000 biztanle ingurukoa.
  • La Coromina: 540 biztanleko auzoa.

Iberiar kulturako aztarnak aurkitu dira gatz haranean, izan ere Neolito garaitik ustiatu izan baita gatza bertan.

Asentamentu jarraia eratu zen 798. urtearen inguruan eta 886an Cardonako gaztelua eraiki zuten. X. mendean Osona familia iritsi zen eta Borrell II.ak herri titulua eman zion 986ko apirilaren 23an.[1] Gatzaren ustiaketaren kontura Cardonako dukerria izendatu zen eta garrantzia politikoa hartuz joan zen eta XV. menderako Aragoiko Koroako familia garrantzitsuena zen, Errege familiaren ondoren. Txanpon proipioa ere bazuten, moneda cardonina izenekoa. Katalunia osoan zehar 30 herri, 25 gaztelu, 272 toki eta lau itsas-portu zituzten menpean.[2] Guztira Kataluniako lurraldearen %6aren gainean agintzen zuten. Cardonako dukeek "koroarik gabeko errege" ezizena hartu zuten eta Europako nobleziarekin harremanak eratu zituzten.[3]

Cardona bertako populazioa asko hazi zen mende haietan, merkatariak, ehungileak eta artisauak ugari etorri baitziren. XVI. mendearen amaieran Cardonako dukeak Bartzelonan eta Arbecan ezarri ziren eta Cardonaren garapenak atzeraldia izan zuen.

Espainiako Ondorengotza Gerraren barnean 1711n Cardonako gazteluak Filipe V.a Espainiakoaren tropen setioari eutsi zion 34 egunez.[2] Bandera beltzak zabaldu zituzten honako idazki honekin: "Libre biziko gara edo hilko gara!". Kataluniako erresistentziaren azken gaztelua izan zen.

1900. hamaradaren hasieran Emili Viader i Soler injeniariak potasa aurkitu zuen eta Cardona industrializatu egin zen. Meategin lan egitera langile ugari etorri ziren kanpotik eta populazioa asko handitu zen. Lan baldintza eskasak zirela eta etxebizitza prekarioetan bizitzeagatik greba ugari egin zituzten meatzariek.

1990an itxi zen gatz meategia eta Cardonaren populazioa erdira jaitsi zen hamarkada gutxitan.

Biztanleriaren bilakaera
1900191019201930194019501960197019811991200120092020
3.9004.0604.2044.3086.2056.4798.0497.0036.6086.4455.4015.1874.639

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Katalanez) «Direcció General del Patrimoni Cultural» Departament de Cultura (kontsulta data: 2025-10-18).
  2. 1 2 (Katalanez) écrivain).), Salvador Ginesta (guide-interprète ;. (1987). La Comarca del Bages. L'Abadia de Montserrat ISBN 978-84-7202-860-9. (kontsulta data: 2025-10-18).
  3. (Katalanez) écrivain).), Salvador Ginesta (guide-interprète ;. (1987). La Comarca del Bages. L'Abadia de Montserrat ISBN 978-84-7202-860-9. (kontsulta data: 2025-10-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]