close
Edukira joan

1965eko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1965eko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Martxoaren 20, 1965
Egoitza Sala di Concerto della RAI, Napoli
Aurkezlea(k) Renata Mauro
Antolatzailea Radiotelevisione Italiana (RAI)
Partaide kopurua 18
Irabazlea "Poupée de cire, poupée de son"
France Gall
BERJAYA Luxenburgo

1965eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren hamargarren edizioa izan zen. Napoliko Sala di Concerto della RAI aretoan ospatu zen, Italian, martxoaren 20an. Aurkezlea Renata Mauro izan zen.

Garailea Luxenburgo ordezkatzen zuen France Gall izan zen, "Poupée de cire, poupée de son" kantuarekin. Abestia Serge Gainsbourg musikagileak konposatu eta idatzi zuen. Luxenburgoren bigarren garaipena izan zen.

Hamazortzi herrialdek hartu zuten parte, aurreko edizioan baina bi gehiagok. Irlandak lehen agerraldia egin zuen, eta Suedia urte bateko eten baten ostean itzuli zen. Lehen aldiz, herrialde batek ez zuen berezko hizkuntza batean abestu, Suediako Ingvar Wixellek ingelesez kantatu baitzuen. Ondorioz, hurrengo edizioan, herrialdeak berezko hizkuntza batean abestera behartzen zituen araua jarri zen indarrean.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01 BERJAYA Herbehereak Nederlandera Conny van den Bos "'t Is genoeg" Nahikoa da 11 5
02 BERJAYA Erresuma Batua Ingelesa Kathy Kirby "I Belong" Partaide naiz 2 26
03 BERJAYA Espainia Gaztelania Conchita Bautista "¡Qué bueno, qué bueno!" Zein ondo, zein ondo! 15 0
04 BERJAYA Irlanda Ingelesa Butch Moore "Walking the Streets in the Rain" Euritan kalez kale ibiltzen 6 11
05 BERJAYA Alemania Alemana Ulla Wiesner "Paradies, wo bist du?" Paradisua, non zaude? 15 0
06 BERJAYA Austria Alemana Udo Jürgens "Sag ihr, ich lass sie grüßen" Emazkiozu goraintziak nire partetik 4 16
07 BERJAYA Norvegia Norvegiera Kirsti Sparboe "Karusell" Karrusela 13 1
08 BERJAYA Belgika Nederlandera Lize Marke "Als het weer lente is" Berriz ere udaberria denean 15 0
09 BERJAYA Monako Frantsesa Marjorie Noël "Va dire à l'amour" Esaiozu maitasunari 9 7
10 BERJAYA Suedia Ingelesa Ingvar Wixell "Absent Friend" Faltan den laguna 10 6
11 BERJAYA Frantzia Frantsesa Guy Mardel "N'avoue jamais" Inoiz ez onartu 3 22
12 BERJAYA Portugal Portugesa Simone de Oliveira "Sol de inverno" Neguko eguzkia 13 1
13 BERJAYA Italia Italiera Bobby Solo "Se piangi, se ridi" Negar egiten baduzu, barre egiten baduzu 5 15
14 BERJAYA Danimarka Daniera Birgit Brüel "For din skyld" Zure partez 7 10
15 BERJAYA Luxenburgo Frantsesa France Gall "Poupée de cire, poupée de son" Argizarizko panpina, lastozko panpina 1 32
16 BERJAYA Finlandia Finlandiera Viktor Klimenko "Aurinko laskee länteen" Eguzkia mendebaldean sartzen da 15 0
17 BERJAYA Jugoslavia Kroaziera Vice Vukov "Čežnja" Oroimina 12 2
18 BERJAYA Suitza Frantsesa Yovanna "Non, à jamais sans toi" Ez, betirako zu gabe 8 8


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]