Dordoina
Itxura
| Dordoina (24) | |
|---|---|
| Frantziako departamendua | |
| Administrazioa | |
| Estatua | |
| Eskualdea | Akitania Berria |
| Prefetura | Périgueux |
| Prefeta | Bernard Cazeau - |
| Azpiprefeturak | Bergerac Nontron Sarlat-la-Canéda |
| Barrutiak | 4 |
| Kantonamenduak | 50 |
| Udalerriak | 557 |
| Kokapena | |
| Koordenatuak | 45°00′N 0°40′E / 45°N 0.67°E |
| Azalera | 9.060 km² |
| Demografia | |
| Biztanleria | 417614 |
| Dentsitatea | 46.094,260485651 bizt/km² |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Dordoina (okzitanieraz Dordonha, frantsesez Dordogne) Frantziako departamendu bat da (zenbakia: 24), Akitania Berria eskualdean. Okzitaniako lurraldea ere bada, eta Périgord izeneko lurralde historikoaren mugekin bat egiten du halaber. Prefetura Périgueux da.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakide hauek ditu: Iparraldean, Vienne Garaia; ekialdean, Corrèze eta Lot; hegoaldean, Lot eta Garona; hego-mendebaldean, Gironda; mendebaldean, Itsas Charente; eta ipar-mendebaldean, Charente.
Udalerri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Périgueux: 29.416 biztanle (2007). Pref.
- Bergerac: 27.601 bz. Supref.
- Sarlat-la-Canéda: 9.381 bz. Supref.
- Coulounieix-Chamiers: 8.360 bz.
- Boulazac: 6.708 bz.
- Trélissac: 6.617 bz.
- Terrasson-Lavilledieu: 6.214 bz.
- Montpon-Ménestérol: 5.667 bz.
- Saint-Astier: 5.329 bz.
- Chancelade: 4.150 bz.
- Ribérac: 4.123 bz.
- Prigonrieux: 3.895 bz.
- Neuvic: 3.545 bz.
- Nontron: 3.458 bz. Supref.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ondasun nabariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lascauxeko leize ezagunak departamendu horretan daude: Gizateriaren Ondare izendatu dituzte.
Aparteko leku ikusgarri hauek ditugu:
- Périgueuxeko Saint-Fronteko katedral erromanikoa eta hiri zaharra.
- Sarlat-la-Canédako Erdi Aroko hiria.
- Bergerac hiri zaharra.
- Villars udalerrian, Puyguilhemeko gaztelua eta kobazuloak.
- Brantômeko herria edo "Périgordeko Venezia".
- "Les Jardins du Manoir d'Eyrignac" lorategia (Salignac-Eyvigues).
- Eyzies-de-Tayac eta Moustierreko historiaurreko ondarea.
- Montcareteko hiri erromatarra.
Okzitaniera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Okzitanierazko aldaerak diren lengadocera eta lemosinera lurraldeko hizkuntza tradizionalak dira.
Dordoinar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cyrano de Bergerac Edmond Rostandek idatzitako obra bat izan zen.
- Étienne de La Boétie (1530-1563), frantziar idazlea eta epailea.
- Gilen Josef Chaminade (1761-1850), apaiz katolikoa, Mariaren Lagundiaren sortzailea eta Marianista Familiaren sortzailea.
- Maine de Biran (1766-1824), frantses filosofoa.
- Henry Sanfourche (1775-1841), Frantziako Inperioko koronela.
- Pierre Sanfourche-Laporte (1774-1856), Frantziako legelaria.
- Robert Lacoste (1898-1989), frantses sindikalista eta politikaria.
- Sylvain Floirat (1899-1993), frantses enpresaburua.
- Adelina Yzac (1954-), idazle okzitaniar elebiduna.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez)Dordoinako webgune ofiziala
