close
Edukira joan

Altzaga

Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Altzaga (argipena)».
Altzaga
BERJAYA Gipuzkoa, Euskal Herria
BERJAYA
Altzaga udalerria. Atzealdean Usurbe mendia ageri da; eta behealdean, berriz, Arama udalerriko hainbat etxe.
BERJAYA
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaAltzaga
AlkateaMaite Garmendia Erauskin
(Altzaga Denok Elkarrekin)
Posta kodea20248
INE kodea20906
Herritarraaltzagar
Ezizenazakurrek
Kokapena
Koordenatuak43°03′51″N 2°09′17″W / 43.064166666667°N 2.1547222222222°W / 43.064166666667; -2.1547222222222
Map
Azalera2,52 km²
Distantzia41 km Donostiara
Demografia
Biztanleria165 (2025: BERJAYA −6)
alt_left 93 (%56,4) (%54,5) 90 alt_right
Dentsitatea0,65 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
BERJAYA% 23,31
Zahartze tasa[1]% 16,45
Ugalkortasun tasa[1] 52,63
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 84,21 (2011)
Genero desoreka[1]% -8,89 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,76 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 86.42 + % 5.56 hartzaile (2021)
Etxeko erabilera[3]% 81.48 (2021)
Datu gehigarriak
Sorrera1615 (juliotar egutegia)
Webguneahttp://www.altzaga.eus

Altzaga Gipuzkoako erdialdean eta Goierrin kokaturik dagoen landa-udalerri txiki eta euskalduna da, eskualdean biztanle gutxien daukana, Gaintzarekin eta Aramarekin batera. UEMAko kidea da. Altzagarrek zakurrak ezizena dute.

Etimologiaren aldetik, izena haltz zuhaitzetik datorkio.

Iparraldean, Legorreta; ekialdean, Baliarrain eta Gaintza; hegoaldean, Zaldibia; eta mendebaldean. Itsasondo eta Arama mugakide ditu.

1960ko hamarkadaren amaieran Altzaga eta Itsasondo batu ziren, eta hogei bat urte geroago banandu egin ziren.

2019an zituen 188 biztanleetatik % 18,62k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak % 5,32 ziren.[4] XXI. mende hasieran etxe berriak egin ziren eta horren ondorioz, familia gehiago joan ziren Altzagara bizitzera.[5]

Biztanleriaren tamainaUrtea6090120150180210240270189019201950198020102040AltzagaBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, BERJAYA bertan egin dezakezu.
Altzagako Antonio Zubeldiaren[6] testigantza, altzagako eskolan erdaraz egin beharraren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[7][8] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Altzagako euskara[9] gipuzkeraren[10] aldaera bat da, sartaldeko gipuzkeraren[11] parte den Goierriko euskara[12] zehazki. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

2016an herritarren % 88,69 euskalduna zen.[4]

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Altzagan»

1991n berriz udalerri bihurtu zenetik alkate berbera eduki zuen Altzagak 24 urtez: Imanol Muxika Katarain.

2023-2027 legegintzaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Altzagako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[13]
Imanol Muxika Katarain[13][14] 1991 a 1995 Herri Batasuna
Imanol Muxika Katarain[13] 1995 1999 Altzagako Artea
Imanol Muxika Katarain[13] 1999 2003 Altzagako Artea
Imanol Muxika Katarain[13] 2003 2007 Altzagako Artea
Imanol Muxika Katarain[13] 2007 2011 Altzagako Artea
Imanol Muxika Katarain[13] 2011 2014 b Altzagako Artea
Imanol Muxika Katarain[13][15] 2014 2015 Kudeaketa Batzordea
Eluska Ibarguren Miguel[13][16] 2015 2016 c Altzagako Artea
Mitxel Arizkorreta Baron[13][17] 2016 2019 Altzagako Artea
Maite Garmendia Erauskin[13][18][19] 2019 2023 Altzaga Denok Elkarrekin
Maite Garmendia Erauskin[20][21] 2023 Jardunean Altzaga Denok Elkarrekin

a 1991. urtean Altzaga Itsasondotik banandu eta udalerri bihurtu zen.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

BERJAYA
Altzagarate auzoa

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
BERJAYA
Altzagarate ermita

Aipatzekoak dira XVI. mendeko San Migel parrokia-eliza eta Altzagarateko Amaren baseliza; azken horretan Andre Mariaren irudi erromanikoa dago. Herriko festak irailaren 29an egiten dituzte, San Mikelen omenez.

Bestela, ondare zibilean nabarmentzekoak dira herrian hain ugariak diren baserriak.

Altzagatar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
BERJAYA
Herrigunea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 6 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. 1 2 «Web Eustat. Altzagako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (kontsulta data: 2020-03-30).
  5. «Eluska Ibarguren (Altzagako alkatea): "Bizia eta bizitasuna eman nahi diogu Altzagako herriari"» Goierriko Hitza 2015-11-04 (kontsulta data: 2020-03-30).
  6. «Zubeldia Olano, Antonio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-24).
  7. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-24).
  8. «Altzagako eskolan erdaraz hitz egin behar zuten - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-24).
  9. «Altzaga - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-08-29).
  10. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-08-29).
  11. «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-08-29).
  12. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-08-29).
  13. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2021-02-02).
  14. «Altzagan Artea taldeak lortu ditu zinegotzi guztiak» Goierriko Hitza 2011-05-22 (kontsulta data: 2025-10-17).
  15. «Altzagan udal kudeaketa batzordea eratu dute, eta hasi da aurrekontua lantzen» Goierriko Hitza 2014-05-20 (kontsulta data: 2025-10-17).
  16. «Eluska Ibarguren (Altzagako alkatea): "Bizia eta bizitasuna eman nahi diogu Altzagako herriari"» Goierriko Hitza 2015-11-04 (kontsulta data: 2025-10-17).
  17. «Mitxel Arizkorreta izendatu dute Altzagako alkate» Goierriko Hitza 2016-11-10 (kontsulta data: 2025-10-17).
  18. «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (kontsulta data: 2025-10-17).
  19. ««Udala osatzen dugun taldeen harremanak ontzea nahiko nuke»» Goierriko Hitza 2019-10-02 (kontsulta data: 2025-10-17).
  20. «Hego Euskal Herriko alkateak 2023ko ekainak 17» Orain 2023-06-17 (kontsulta data: 2025-12-06).
  21. ««Horrelako herri txikietan egunerokoan oinarritzen da lana»» Goierriko Hitza 2023-10-03 (kontsulta data: 2025-10-22).
  22. 1 2 cetxenagusia. (2018-11-07). «Altzaga» Goierri Turismo (kontsulta data: 2020-03-30).
  23. «Goitia Garmendia, Juan Domingo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2020-03-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]