close
Edukira joan

Roses

Roses
Roses
Kataluniako udalerria
BERJAYA
BERJAYA BERJAYA
Administrazioa
Estatu burujabeBERJAYA Espainia
AutonomiaBERJAYA Katalunia
Eremu funtzionalaComarques Gironines
EskualdeaAlt Empordà
AlkateaJosep Maria Martínez Chinchilla
Izen ofizialaRoses
Jatorrizko izenaRoses
Posta kodea17480
INEk ezarritako kodea17152
HerriburuaRoses
Geografia
Koordenatuak42°15′48″N 3°10′30″E / 42.26333°N 3.175°E / 42.26333; 3.175
Mapa
BERJAYA
Azalera45,9 km²
Altitudea5 m
MugakideakPalau-saverdera, La Selva de Mar, El Port de la Selva, Cadaqués eta Castelló d'Empúries
Demografia
Biztanleria20.365 (2025)
alt_left 10.064 (%49,9) (%50,1) 10.111 alt_right
Dentsitatea444 bizt/km²
Etxebizitzak184
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakRodas
MatrikulaGI
Hizkuntza ofizialakatalan
roses.cat

Roses Kataluniako kostaldeko udalerria da, Alt Empordà eskualdean eta Gironako probintzian dagoena. Azken erroldaren arabera 20.365 biztanle zituen 45,9 km²-ko azaleran.

Biztanleriaren tamainaUrtea0500010.00015.00020.00025.00017001750180018501900195020002050RosesBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 10.111 gizon, 10.064 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.02
 
100+
 
0.05
0.09
 
95-99
 
0.21
0.68
 
90-94
 
1.05
1.20
 
85-89
 
1.83
2.46
 
80-84
 
3.14
4.03
 
75-79
 
4.31
3.80
 
70-74
 
5.06
5.15
 
65-69
 
5.71
6.76
 
60-64
 
6.78
7.73
 
55-59
 
7.73
8.26
 
50-54
 
8.06
8.45
 
45-49
 
7.67
6.85
 
40-44
 
7.08
6.18
 
35-39
 
6.27
5.66
 
30-34
 
5.32
6.52
 
25-29
 
5.30
6.06
 
20-24
 
5.66
6.14
 
15-19
 
5.98
6.14
 
10-14
 
5.42
4.38
 
5-9
 
4.29
3.44
 
0-4
 
3.08
Iturria: Instituto Nacional de Estadística[1]

45,91 km²-ko azalera du. 2017an, bestela, 19.216 pertsona erroldatuta zituen. Izan ere, eskualdeko bigarren udalerririk populatuena da Figueres eta gero.

Historia garaikidean, nabarmentzekoa da 2001eko martxoaren 17an ETAk egindako atentatua, eurek eraildako lehenengo mosso d'esquadra, Santos Santamaria, eragin zuena.[2]

Costa Bravako iparraldeko leku bisitatuenen artean dago, eta bere hondartzen artean Canyelles Petites, l'Almadrava (Canyelles Grosses), Murtra, Rustella, Montjoi, Pelosa eta Jóncols ditugu. Forma geografikoen artean, punta Falconera eta cap Norfeu lurmutur ikusgarria daude, azken hau Cap de Creuseko natura parkearen barruan dagoena.

Udalerri mugakideei dagokienez, iparraldean La Selva de Mar eta El Port de la Selva, hegoaldean Mediterraneoa, ekialdean Cadaqués, ipar-mendebaldean Palau-saverdera eta hego-mendebaldean Castelló d'Empúries ditu.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Palau-saverdera, La Selva de Mar, El Port de la Selva, Cadaqués eta Castelló d'Empúries.

Rhode greziar kolonia bat izan zen, Roses badiaren iparraldeko muturrean sortua, muino txiki batean (Santa Maria). Ondo babestutako portu naturala zuen. Fundatzaileen nortasuna ez dago argi, baina Massaliako kolonizatzaileak ziren fozeatarren eragina nabarmentzen da. Lekukotasun arkeologikoek iradokitzen dutenez, K.a 375 inguruan sortu zuten, eta agian, Massalia Iberiarantz hedatu nahi izatearen ondorio izan zen.[3]

Festa Nagusia abuztuaren 15a, eta bertan musika klasikoa, habanerak, sardanak eta erraldoiak presente daude. Halaber, aipatzekoa da ospatzen duten Oikoumene meza ekumenikoa. XVII. mendetik bestela, Rosesek aratusteak antolatzen ditu.

Gastronomiari dagokionez, Udalerri honetan Ferran Adrià sukaldari ospetsuaren El Bulli jatetxe ospetsua kokatuta egon da 1961etik 2011 arte. Mundu mailan ezaguna izan zen, hain zuzen ere 1997tik Michelin Gidan 3 izar eduki zituen.

  • 1979-1987: Jaime Noguer Vicens (PSC)
  • 1987-1989: Joan Bataller Danes (CiU)
  • 1989-1991: Pere Sanes Ribas (PP)
  • 1991-1991: Jaime Noguer Vicens (PSC)
  • 1991-1993: Pere Sanes Ribas (PP)
  • 1993-2015: Carles Pàramo i Ponsetí (CiU)
  • 2015-: Montserrat Mindan i Cortada (CiU)

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera)(68535)» INE (kontsulta data: 2026-07-31).
  2. (Gaztelaniaz) M. J. C.. (2001-3-19). «ETA preparó en el sur de Francia el atentado de Rosas con dinamita robada en Grenoble» ABC (Bartzelona).
  3. «Cecas | Moneda Ibérica» monedaiberica.org (kontsulta data: 2026-02-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]