Emil Stang
Itxura
Emil Stang (Oslo, 1834ko ekainaren 14a – ibidem, 1912ko uztailaren 4a) norvegiar epaile eta politikaria izan zen. Norvegiako lehen ministroa izan zen 1889tik 1891ra eta 1893tik 1895era.
Fredrik Stang lehen ministroaren semea izan zen. Abokatua eta aldizkari juridikoen editorea izan zen. Norvegiako Alderdi Kontserbadoreko lehen presidentea izan zen 1884tik 1889ra, eta berriro zuzendu zuen 1891-1893 eta 1896-1899 aldietan.
Herrialdeko lehen ministroa izan zen 1889tik 1891ra eta berriro 1893tik 1895era, eta Stortingeko presidentea ere izan zen 1889tik 1891ra. Ondoren, eskualdeko auzitegietan eta Auzitegi Gorenean epaile izan zen.
