Taiwanera
Itxura
| Taiwanera | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Hiztunak | 18.000.000 |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza Sino-Austronesian (en) sino-tibetar hizkuntzak txinera Min txinera Coastal Min (en) min nan Hokkien (en) | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta hizkuntza tonala |
| Hizkuntza kodeak | |
| Glottolog | taib1242 |
| Linguasphere | 79-AAA-jh |
| IETF | nan-TW |
| Hemengo testu batzuk txineraz daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez. |
Taiwanera[1] (txinera tradizionalez: 臺灣話:臺語 edo txinera tradizionalez: 台語), taiwandar hokkienera edo taiwandar min nan (txinera tradizionalez: 臺灣閩南語) ere deitua, min nan adarreko txineraren aldaera da, Taiwango biztanleriaren %70k hitz egiten duena.[2] Gainera, bigarren hizkuntza gisa gehien hitz egiten dutena da, Taiwanen mandarinera edo hakka dialektoak lehen hizkuntza duten biztanleentzat. Taiwango talde etniko handienak taiwanera bere ama hizkuntzatzat hartzen du eta hoklo edo holo (peh-oe-ji, Hō-ló) diote; horregatik, taiwanerari Hō-ló-oē (河洛話:福佬話) ere deitzen zaio.

