close
Edukira joan

Sheriff

Wikipedia, Entziklopedia askea
BERJAYA
Lee Baca, Los Angeles konderriko sheriffa 2011n

Sheriff Ameriketako Estatu Batuetako konderri bateko justizia-ordezkaria da, ordena publikoa zaintzen eta legea betearazten duena.[1]

Historikoki, sheriff bat konderri (shire) baten gaineko erantzukizuna zuen legezko funtzionario bat zen, «shire reeve» terminoa (antzinako ingelesez: scīrgerefa) kontrakzio bat zelarik.[2]

Ingelesez, sheriff baten kargu politikoa edo legala, agintea eta jurisdikzioa shrievalty gisa ezagutzen dira Ingalaterran eta Galesen,[3] eta sheriffdom gisa Eskozian.[4]

Garai modernoetan, sheriff baten funtzio legal, politiko eta zeremonialen konbinazio espezifikoa asko aldatzen da herrialde batetik bestera.

Erresuma Batuan, sheriffa edo high sheriffa konderriko edo hiriko funtzionario zeremoniala da. Merkataritza-erakunde batzuek terminoa erabiltzen dute Auzitegi Nagusiko funtzionarioei izendatzeko.[5]

Ameriketako Estatu Batuetako estatu gehienetan, konderri (county) bakoitzak sheriff bat du, normalean polizia-funtzioen arduraduna. Konderri batzuetan sheriffaren saila da lehen polizia-agentzia; beste batzuetan, berriz, udaltzainak daude udalerri bakoitzean. Estatu batzuetan, hala nola Connecticuten, sheriffaren ordez marshal hitza («mariskalaren» jatorri bera duena) erabiltzen dute. XIX. mendearen bigarren erdiko eta XX. mendearen hasierako Mendebalde Urrunean girotutako kontakizunetan (ipuinak eta eleberriak) funtzionario horren agerpena iruditeria herrikoian aintzatetsitako figura izan zen, eta irudi hori askoz gehiago zabaldu zen komunikabide masiboetatik (irratia, zinema eta telebista) abiatuta.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «sheriff». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2025-08-27).
  2. (Ingelesez) Sheriff. in: Merriam-Webster..
  3. (Ingelesez) Shrievalty. in: Merriam-Webster..
  4. (Ingelesez) Crombie, Kevin F. (2009). «Sheriff Courts and Sheriffdoms in Scotland» Scots Law.
  5. (Ingelesez) «The Sheriffs Are Coming» BBC.
  6. (Ingelesez) Buffardi, Harry C.. (1998). The Move West. in: The History of Office of Sheriff., 11 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]