close
Edukira joan

Saioa Alkaiza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saioa Alkaiza
BERJAYA
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1991ko urtarrilaren 17a (35 urte)
HerrialdeaBERJAYA Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Berria
Hitza (egunkaria)
Euskalerria irratia
Jasotako sariak

Saioa Alkaiza Guallar (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1991ko urtarrilaren 17a) kazetaria, bertsolaria eta idazlea da. 2020ean eta 2021ean Iruñeko Bertso paper lehiaketa irabazi zuen.[1] 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.[2] 2025ean Igartza literatura‑sorkuntzarako beka irabazi zuen.[3]

Kazetaritzan lizentziatua, genero berdintasun eta antropologia masterrak dauzka.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetari aritu da hainbat hedabidetan: BERRIA,[4] Nafarroako HITZA, Euskalerria irratia... Irrati horretako Sanfermintza saioan egindako elkarrizketa batek eman zion genero berdintasunaren kazetaritza saria (Kazetaritza Praktika Onen saria Iruñeko Udaleko Berdintasun alorrak emandakoa).[5]

Nafarroako hainbat bertso eskolatan ibilitakoa eta hamaika plazatan parte hartutakoa da, baita Nafarroako Bertsolari Txapelketan ere.[6] 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.[2] 2022an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen bigarren itzulira iritsi zen.

Bestalde, bertso jarriengatik hainbat aitortza jaso ditu: Iruñeko Bertso paper lehiaketa irabazi zuen, 2020ean eta 2021ean.[1]

Literaturari dagokionez, saritua izan da zenbait sariketetan: Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berriendako Euskarazko Literatur Lehiaketan, narrazio alorrean, lehen (2020an eta 2021ean) eta bigarren (2019an eta 2017an) sariak eskuratu zituen;[7] 2022an, Bilboko Udalak antolatutako Gabriel Aresti narrazio lehiaketa irabazi zuen; eta 2023an, Geuretik Sortuak beka.

2025eko irailean Igartza literatura‑sorkuntzarako beka irabazi zuen eta ‘Katu ileak txandaletan’ izeneko eleberria aurrera eramateko aukera izan zuen Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkarrek sustatuko literatura‑sorkuntzarako bekari esker. Protagonista Nahia izeneko 40 urte inguruko emakume bat da eta familia pobre batetik dator. «Deitu prekarietatea, deitu pobrezia, deitu nahi duzun bezala, baina horren irudikapena egin nahi izan dut», azaldu zuen Saioa Alkaizak.[3] Hala ere, uko egin zion saria jasotzeari CAF diru-emaile delako. Bere hitzetan: «palestinar herriaren kontra Israel gauzatzen ari den genozidioan CAFek inplikazioa duela salatzeko».[8]

BERJAYA
Saioa Alkaiza bertsolaria 2021eko Nafarroako bertsolari txapelduna

Bertsolari Txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
BERJAYA
Korrika 2022 (2022-04-02)
  • 2017 eta 2019: Egile berriendako euskarazko literatur sariketako bigarren saria.
  • 2020: Kazetaritza Praktika Onen saria Iruñeko Udaleko Berdintasun alorrak ematen duena. Genero berdintasunaren kazetaritza saria.[5]
  • 2020: Iruñeko I. Bertso paper lehiaketa irabazi zuen.[1]
  • 2021: Iruñeko II. Bertso paper lehiaketa irabazi zuen.
  • 2020 eta 2021: Egile berriendako euskarazko literatur sariketako lehen saria.
  • 2022: Bilboko Gabriel Aresti errelato sariketan, lehen saria.
  • 2023: 'Geuretik Sortuak' beka.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 «Ekhi Rojok, Beñat Astizek eta Saioa Alkaizak irabazi dute Iruñeko I. bertsopaper lehiaketa - Iruñea» euskalerriairratia.eus (kontsulta data: 2021-01-12).
  2. 1 2 «"Heroismoak gehiago konektatzen zuen garai batean, baina niri populista egiten zait"» Argia (kontsulta data: 2021-12-17).
  3. 1 2 SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-09-10). «Saioa Alkaiza, Igartza literatura‑sorkuntzarako bekaren irabazlea» naiz: (kontsulta data: 2025-09-11).
  4. Guallar, Saioa Alkaiza. «Saioa Alkaiza Guallar» Berria (kontsulta data: 2021-01-12).
  5. 1 2 «Euskalerria Irratiko Saioa Alkaizarentzat, genero berdintasunaren kazetaritza saria - Iruñea» euskalerriairratia.eus (kontsulta data: 2021-01-12).
  6. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Saioa Alkaiza - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2021-01-12).
  7. Rey Gorraiz, Uxue. ««Eguneroko gauza txikiek eginak gara»» Berria (kontsulta data: 2021-01-12).
  8. Rey Gorraiz, Uxue. (2025-09-13). «Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza sariari, "Palestinaren genozidioan CAFek duen inplikazioagatik"» Berria (kontsulta data: 2025-09-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]