Petri Abelardo

Petri Abelardo (latinez: Petrus Abaelardus edo Abailardus, frantsesez: Pierre Abélard; Le Pallet, 1079 – Chalon-sur-Saône ondoan, 1142ko apirilaren 21a) filosofo eta teologo frantsesa izan zen. Teologia Eskolastikoa eta logika irakatsi zituen Parisen. Eloisarenganako izan zuen amodioak eta hori eragozteko haren osaba Fulberten ahaleginek famatu dute historian.
Filosofian, Unibertsalen inguruko eztabaidari nominalismo eta kontzeptualismoaren bidetik emandako soluzioagatik ezaguna da. Etikan, intentzioaren oinarriak ezarri zituen[1]. Maiz, "XII. mendeko Descartes" ezizena eman zaio, Rousseau, Kant, eta Spinozaren ideietara aurreratu baitzen. Enpirizismoaren aurrekaritzat ere hartzen da.
Abelardoren doktrina kondenatua izan zen bi Kontziliotan (Soissons, 1121; Sens, 1140), eta bere irakaspenak bildu zizkioten etsaiek monasteriotik monasteriora etengabe aldatuz ibiltzera behartu zuten. Unibertsalen auzian, egun kontzeptualismo deituaren antzeko jarrera hartu zuen, errealismoa kritikatuz eta nominalismoa onartu gabe. Haren obra nagusiak Dialogus inter philosoforum, Ethica, Historia calamitatum Abaelardi, Sic et nunc eta Theologia christiana dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) Marenbon, John. (1997). The Philosophy of Peter Abelard. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-66399-1. (kontsulta data: 2024-06-13).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agirre, Javier (2008): "Abelardo eta unibertsalen inguruko eztabaida" in Agustin Arrieta (et al.): Filosofiaren historia, Donostia, Elkar. ISBN 978-84-9783-403-2
- Andonegi, Xabier (1999): "XIII. mendeko Unibertsitatea eta Zientzia" in Roger Bacon: Teologia ikasketarako laburbilduma, Andoain, Jakin. ISBN 84-95234-05-X
- Andonegi, Xabier (2004): "Erdi Aroko Filosofia" in Joxe Azurmendi (argk.): Filosofiako gida, Bilbo, UEU. ISBN 84-8438-048-3
- Arrieta, Agustin (2004): "Metafisika" in Joxe Azurmendi (et al.): Filosofiako gida, Bilbo, UEU. ISBN 84-8438-048-3
- Copleston, Frederick (2003): History of Philosophy, Londres, Continuum. ISBN 978-0-8264-6895-6
- Le Goff, Jacques (1957): Les Intellectuels au Moyen Âge, Paris, Le Seuil.
