close
Edukira joan

Pedogenesi

Wikipedia, Entziklopedia askea
BERJAYA
Lurzoru baten ebaketa-diagrama (horizonteak):
A - goi-geruza (materia organikoduna)
B - erregolitoa
C - saprolitoa
R (azpian) - arroka ama

Pedogenesia edo edafogenesia lurzorua eratzen deneko prozesua da. Pedologia eta edafologia dira lurzorua eta haren sorrera eta eboluzioa aztertzen dituzten zientziak.

Meteorizazioz hasten da sortzen lurzorua eta gertatzen zaizkion aldaketek lurzoruaren eboluzioa ekarriko dute segida ekologikoa abiaraziz[1].

Kontzeptuaren azalpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Lurzoru»

Lurzoruaren eraketa ama harriaren meteorizazioz hasten da. Lurrean dauden hainbat mikroorganismok (bakterioek, arkeoek, onddoek...) meteorizazioak erauzitako konposatu sinpleak dituzte elikagai eta haien metabolismoaren hondakin gisa azido organikoak eta proteina bereziak kanporatzen dira. Hauek harriaren meteorizazioa areagotzea ekartzen dute. Askaturiko mineralek eta konposatu organikoek humusa eratzen dute[2]. Mikorrizak dituzten landareak ere gai dira arroka amatik mineralak askatzeko[3].

Prozesua denboran luzatu ahala lurzoru berriak sakonera handiagoa hartuko du. Ama harriaren ezaugarrien eta gainerako baldintzen arabera lurzoruaren sakonera 1-10 mm handitzen da urtero[4]. Lurzorua handitu ahala landare eta animalia espezie berriak sartuko dira bertara eta segida ekologiko primarioa abiatuko da. Lurzoruak ere eboluzioa izango du, eta horizonteak azalduko dira.

Meteorizazio motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Meteorizazio»
BERJAYA
Laba kolada baten gainean lurzorua sortzen hasi da.

Meteorizazio fisikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eragile fisikoek egiten duten arrokaren haustura da, esate baterako presioak edota tenperatura aldaketak. Meteorizazio mekanikoa ere esaten zaio. Gelifrakzioa da adibide argia.

Meteorizazio kimikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uraren disolbatzaile ahalmenak, oxigenoaren edo karbono dioxidoaren eraginak eta bestelako eragile kimikoek arroka desegiteari esaten zaio. Oxidazioa, disoluzioa, karbonatazioa edo hidratazioa dira meteorizazio mota honen adibide batzuk.

Meteorizazio biologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia edo landareen jarduerak arroka apurtzeari esaten zaio. Zuhaitzen sustraiek eragiten ditzuten hausturak edo animalien gordelekuen eraikuntzak arroka ama hautsi egiten dute.

Pedogenesian eragiten duten faktoreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurzoruaren sorreran bost faktorek eragiten dute: arroka ama, klima, topografia (erbiebea), organismoak eta denbora. Ingelesez CLORPT esaten zaio, "climate, organisms, relief, parent material and time"[5].

Arroka ama igneoa, sedimentarioa edo metamorfikoa izan daiteke eta lurzoruaren mineralen iturria da, bai eta landareek behar duten nutrienteen gordelekua ere. Arroka aman aurkitzen diren mineral nagusiak kuartzoa (SiO2), kaltzita (CaCO3), feldespatoa (KAlSi3O8) eta mika (K(Mg,Fe)3(AlSi3O10)(F,OH)2) dira.

Klimaren barnean erabil handiena duten faktoreak prezipitazioa eta tenperatura dira, izan ere bi faktore hauek arroka amaren meteorizazio motetan eragin handia baitute[6]. Klima eskualde bakoitzean lurzoru mota ezberdina aurkitzen da[7].

Zoruaren inklinazio angelua, altuera eta orientazioa hartzen ditu kontutan topografiak[8]. Maldak uraren higadura maila zehazten du, eta ondorioz lurzoruak ongi garatzeko duen aukera. Malda handia bada lurzorua finkatzea zaila izango da, aldiz zorua laua bada uraren drenaia txarra izango da eta kalitate eskaseko lurzorua eratuko da, padura gaziak edo zohikaztegiak esate baterako[9].

Mikroosganismoek elementu kimikoak finkatzeko gaitasuna dute, horren adibide dira nitrogenoaren, sufrearen eta burdinaren bakterioak[10].

Betsalde landareen sustraiek arroka ama hausteaz gain lurzoruaren higadurari aurre egiten diote. Landareen sustraiak onddo eta mikroorganismoekin elkarlanean aritzen dira lurzoruaren oreka egokia mantentzeko. Animaliei dagokionez materia organikoa txikitzen dute eta bioturbazioa eragiten dute[11].

Aurrez aipaturiko faktore guztiek denbora behar dute benetako eragina izateko[12]. Denbora nahikoa pasatzen bada lurzoruak beharrezko horizonteak garatuko ditu, beti ere aurrez aipaturiko baldintzen arabera eratuko direnak. Batzuetan hamarkadak behar dira lurzoru bat garatzeko[13], kasu batzuetan milaka urte ere bai[14]. Eta hori gutxi balitz faktore guzti hauek aldakorrak izan daitezke eta ondorioz lurzoruak berak ere aldaketen aurrean etengabe eboluzionatzen jarraituko du[15].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Jenny, Hans. (1994). Factors of soil formation : a system of quantitative pedology. Dover ISBN 0-486-68128-9. PMC 30473103. (kontsulta data: 2022-12-07).
  2. Biogeochemical cycles : ecological drivers and environmental impact. 2020 ISBN 1-119-41331-1. PMC 1148863453. (kontsulta data: 2022-12-07).
  3. (Ingelesez) Augusto, Laurent; Fanin, Nicolas; Bakker, Mark R.. (2019-05). Fox, Charles ed. «When plants eat rocks: Functional adaptation of roots on rock outcrops» Functional Ecology 33 (5): 760–761.  doi:10.1111/1365-2435.13325. ISSN 0269-8463. (kontsulta data: 2022-12-07).
  4. (Ingelesez) Scalenghe, Riccardo; Territo, Claudio; Petit, Sabine; Terribile, Fabio; Righi, Dominique. (2016-03-01). «The role of pedogenic overprinting in the obliteration of parent material in some polygenetic landscapes of Sicily (Italy)» Geoderma Regional 7 (1): 49–58.  doi:10.1016/j.geodrs.2016.01.003. ISSN 2352-0094. (kontsulta data: 2022-12-07).
  5. (Ingelesez) Johnson, D.; Domier, J.; Johnson, D. N.. (2005). «Reflections on the Nature of Soil and Its Biomantle» undefined (kontsulta data: 2022-12-07).
  6. (Ingelesez) Mosier, A. R.. (1998-07-01). «Soil processes and global change» Biology and Fertility of Soils 27 (3): 221–229.  doi:10.1007/s003740050424. ISSN 1432-0789. (kontsulta data: 2022-12-07).
  7. (Ingelesez) Davidson, Eric A.; Janssens, Ivan A.. (2006-03). «Temperature sensitivity of soil carbon decomposition and feedbacks to climate change» Nature 440 (7081): 165–173.  doi:10.1038/nature04514. ISSN 1476-4687. (kontsulta data: 2022-12-07).
  8. (Ingelesez) Griffiths, R. P.; Madritch, M. D.; Swanson, A. K.. (2009-01-20). «The effects of topography on forest soil characteristics in the Oregon Cascade Mountains (USA): Implications for the effects of climate change on soil properties» Forest Ecology and Management 257 (1): 1–7.  doi:10.1016/j.foreco.2008.08.010. ISSN 0378-1127. (kontsulta data: 2022-12-07).
  9. Brinson, Mark M.. (1993). A hydrogeomorphic classification for wetlands. Washington, DC: US Army Corps of Engineers, Waterways Experiment Station.
  10. Global biodiversity in a changing environment : scenarios for the 21st century. Springer 2001 ISBN 0-387-95249-7. PMC 45862124. (kontsulta data: 2022-12-07).
  11. Van Breemen, Nico; Buurman, Peter. (2003). Soil formation. Dordrecht, The Netherlands: Kluwer Academic Publishers.
  12. Bormann, B. T.; Spaltenstein, H.; McClellan, M. H.; Ugolini, F. C.; Cromack, K.; Nay, S. M.. (1995). «Rapid Soil Development After Windthrow Disturbance in Pristine Forests» Journal of Ecology 83 (5): 747–757.  doi:10.2307/2261411. ISSN 0022-0477. (kontsulta data: 2022-12-07).
  13. Crocker, Robert L.; Major, Jack. (1955). «Soil Development in Relation to Vegetation and Surface Age at Glacier Bay, Alaska» Journal of Ecology 43 (2): 427–448.  doi:10.2307/2257005. ISSN 0022-0477. (kontsulta data: 2022-12-07).
  14. (Ingelesez) Crews, Timothy E.; Kitayama, Kanehiro; Fownes, James H.; Riley, Ralph H.; Herbert, Darrell A.; Mueller-Dombois, Dieter; Vitousek, Peter M.. (1995-07). «Changes in Soil Phosphorus Fractions and Ecosystem Dynamics across a Long Chronosequence in Hawaii» Ecology 76 (5): 1407–1424.  doi:10.2307/1938144. (kontsulta data: 2022-12-07).
  15. (Ingelesez) Huggett, R. J. (1998-06-01). «Soil chronosequences, soil development, and soil evolution: a critical review» CATENA 32 (3): 155–172.  doi:10.1016/S0341-8162(98)00053-8. ISSN 0341-8162. (kontsulta data: 2022-12-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]