close
Edukira joan

Manuel Agud Querol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Agud Querol
Bizitza
JaiotzaRosario, 1914
HerrialdeaBERJAYA Espainia
HeriotzaDonostia, 2004ko irailaren 26a (89/90 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, filologoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Manuel Agud Querol (Rosario, 1914 - 2004ko irailaren 26a) euskal hizkuntzalaria izan zen. Ana Agud den bere alaba ere hizkuntzalaria da.

Greziera-katedraduna zen Donostiako Usandizaga eta Peñaflorida ikastetxeetan, eta greziera-irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean; azken horren sorreran parte hartu zuen.

Horrez gain, euskaltzalea eta euskal gramatikaren ikertzailea zen —nahiz eta euskara ez zekien—, eta horri buruzko hainbat lan argitaratu zuen, haien artean Koldo Mitxelenarekin eta Antonio Tovarrekin batera idatzitako Euskal hiztegi etimologikoa.[1]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako ikasle-egoitza batek Manuel Agud Querol egoitza izena du hizkuntzalari honen omenez. 2005eko urtarrilaren 28an hasi ziren eraikitzen Zuzenbide Fakultatetik eta Informatika Fakultatetik gertu.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. [https://www.euskonews.eus/0031zbk/elkar3101es.html «Elkarrizketa - Manuel Agud Querol, lingüista - "Mi mayor satisfacción es la de haber contribuido de forma positiva a la creación de la Universidad Pública Vasca"»] www.euskonews.eus (kontsulta data: 2025-09-20).
  2. «Manuel Agud Querol Unibertsitate Egoitza» Resa (kontsulta data: 2025-09-20).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]