close
Edukira joan

Julen Gabiria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julen Gabiria
BERJAYA
Bizitza
JaiotzaGaldakao, 1973ko urtarrilaren 19a (53 urte)
HerrialdeaBERJAYA Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea

Literaturaren Zubitegia: 182 Tabakalera: 127788

Julen Gabiria Lara (Galdakao, Bizkaia, 1973ko urtarrilaren 19a) bizkaitar idazle eta itzultzailea da. Bereak dira, besteak beste, Connemara gure bihotzetan eta Han goitik itsasoa ikusten da eleberriak; eta itzulpengintzan, Art Spiegelman-en Maus eta Joe Sacco-k Palestinaren inguruan eginiko hiru liburuen euskaratzea.

Idazle bizkaitar hau Soziologian lizentziatua eta Enpresa Zientzietan diplomatua da, baina itzultzaile izan du ogibide; Labayru fundazioan[1] eta Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Publikoaren Euskal Institutuan lehenik, eta Bizkaiko Batzar Nagusietan 2023tik. Idazlea ere bada, eta argitaratu dituen liburuen artean daude: Connemara gure bihotzetan (2000. urtean), Han goitik itsasoa ikusten da (2004. urtean) eta Nire aita ikusezina da (2011). Horretaz gain, 2001. urtean idatzi zuen Jose Mari Iparragirreren biografia idatzi zuen. Era berean, hainbat ekarpen egin ditu zenbait euskal liburu bildumatan: Euskal idazleen ipuin erotikoak (Txalaparta, 1998); Bilbao: ipuin biltegia (Alberdania, 2000); Bero hezeak (Txalaparta, 2001); Marihuanazko bufandak (Txalaparta, 2002); eta Ipuin izugarriak (Elkar, 2004).

Bere lehenengo argitalpena 2000. urtean izanik, beste lan batzuetan ere aritu izan da; besteak beste gidoilari bezala ETBko Hasiberriak eta Baietz gogoratu produkzioetan 2000 eta 2002 urteak bitartean. 2003 urteko urtarriletik Bilboko Irakurlearen Tartea solasaldietako gidari bezala ere ikusi izan dugu. Horretaz aparte, blogaria izan zen 2005 eta 2006 urte bitartean: Lagun batek esan dit lagun batek esan diola izeneko web orrialdean bere burutapenak idatzi izan zituen garai batez.

Itzultzaile lanari ekinez, ingelesezko pare bat liburu eta antzerki obra itzuli izan ditu, euren artean J.M. Barrieren Peter Pan in Kensington Gardens eta Peter and Wendy liburuak, Neil Gaimanen "Coraline" eta Shakespeareren sonetoetan oinarritutako L.O.V.E antzerki obra. Hortzmuga antzerki taldearekin zenbait kolaborazio egin ditu gidoigintzan.

2022 eta 2025 urteen artean lau komiki liburu garrantzitsuren itzulpenak argitaratu zizkion Astiberri argitaletxeak Gabiriari. Art Spiegelman-en Maus entzutetsuarekin hasi zen lehenik eta, ondoren, Joe Sacco kazetari estatubatuarrak Palestinaren inguruan eginiko trilogia euskaratu zuen[2].

2026ko maiatzaren 8an ospaturiko Biurdanako XXV. Irakurketa Publikoa Joe Saccoren Palestina komikiaren inguruan, eta hartan omenaldia egin zioten Julen Gabiriari, azken honek eginiko itzulpenagatik[3].

  • Jose Mari Iparragirre (biografia). 2001, Elkar
  • Metro bateko letrak (haur-literatura), 2005, Elkar.
  • Blog pertsonala sortu zuen 2004an, Eibar.org elkartearen komunitatean, Lagun batek esan dit lagun batek esan diola izenburupean. 2006ko martxo arte 200dik gora artikulu plazaratu zituen blogean.[9]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Julen Gabiria KULTURA & FUTBOL: Otsailaren 19tik - 24ra | Donostia» www.korner.eus (kontsulta data: 2026-05-06).
  2. «Joe Saccoren trilogia itzela, euskaraz» Argia (kontsulta data: 2026-04-28).
  3. «Julen Gabiria: "Inoiz baino beharrezkoa da Palestinaz hitz egiten jarraitzea" - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (kontsulta data: 2026-05-12).
  4. (Gaztelaniaz) «Maus. Euskarazko Edizioa» www.astiberri.com (kontsulta data: 2022-11-30).
  5. Astiz, Iñigo. «Prosaz haragoko udazken bat» Berria (kontsulta data: 2022-11-30).
  6. Gabiria, Julen. «Astiberritik abisatu didate» Twitter (kontsulta data: 2023-01-28).
  7. Sarasola, Ainhoa. (2024-01-27). «Gainez egiten duen egunerokoa» Berria (kontsulta data: 2025-09-11).
  8. Astiz, Iñigo. (2024-12-28). «Genozidioaren marka Joe Bidenen kopetan» Berria (kontsulta data: 2025-09-11).
  9. Gabiria, Julen. (2006-03-28). «Lagun batek esan dit lagun batek esan diola» eibar.org (Eibar.org) (kontsulta data: 2023-03-14).