Jose Maria Azpiroz Zabaleta
Itxura
(«Jose Maria Azpiroz» orritik birbideratua)
| Jose Maria Azpiroz Zabaleta | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Leitza, 1917ko otsailaren 2a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Leitza, 1997ko abenduaren 24a (80 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta itzultzailea |
| Kidetza | Euskaltzaindia |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Jose Maria Azpiroz Zabaleta (Leitza, 1917ko otsailaren 2a - Leitza, 1997ko abenduaren 24a) nafar apaiz eta ikerlaria izan zen. 1944an apaiztu eta hainbat elizetatik igaro ondoren, azkenean Iruñeko katedralako kanonigoa izendatu zuten. Bibliaren eta eliz-idazlan ugariren euskaratzean parte hartu zuen, bai eta Iruñeko Elizbarrutiko testu ofizialen itzulpenean ere. 1958an euskaltzain izendatu zuten. Luzaide eta Euskera aldizkarietako euskarazko kolaboratzailea izan zen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Azpiroz Zabaleta, José María. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2020-2-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
