Iker Vicente
| Iker Vicente | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Iker Vicente Saralegi |
| Jaiotza | Otsagabia, 1997ko ekainaren 15a (28 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aizkolaria |
Iker Vicente Saralegi (Otsagabia, 1997ko ekainaren 15a) nafar aizkolaria da, hainbat txapelketa nagusi irabazi dituena, tartean Euskadiko eta Nafarroako txapelketak.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean, 18 urte besterik ez zuela, Nafarroako Aizkolari Txapelketa irabazi zuen. Nafarroako txapelketa nagusia irabazi duen aizkolari gazteena da.[1] Euskadiko Aizkolari Txapelketa irabazi zuen 2019an,[2] eta Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa 2020an[3] eta 2021ean.[4] 2022an berriz ere Euskadiko Txapelketara itzultzea erabaki zuen eta hirugarren mailatik hasi behar izan zuen. Hirugarren mailan eta bigarren mailan txapeldun izan ondoren 2023an jokatu zuen maila nagusiko txapelketa eta aisa irabazi zuen[5].
2023ko apirilean Australiara joan zen Munduko Txapelketan parte hartzera eta abiadura modalitatean txapeldunordea izan zen[6].
2024an Euskal Herriko txapelduna izan zen hirugarrenez eta Urrezko aizkora eta Donostiako Urrezko Kopa irabazi zituen besteak beste. Nafarroako txapelketa hamargarrenez irabazi zuen Mikel Mindegiaren marka berdinduz.[7]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urrezko Aizkora (7)
- Banaka:
- Txapelduna (3): 2018, 2019, 2024
- Bigarren sailkatua (1): 2017
- Hirugarren sailkatua (1): 2020
- Binaka:
- Txapelduna (4): 2018, 2019, 2024, 2025
- Lehenengo biak Ruben Saralegi lehengusuarekin irabaziak ditu, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan; hirugarrena Arkaitz Etxebeste donostiarrarekin eta laugarrena Eneko Saralegi lehengusuarekin.
- Bigarrena (2): 2015, 2017
- Txapelduna (4): 2018, 2019, 2024, 2025
- Banaka:
- Euskadiko Aizkolari Txapelketa
- Txapelduna (4): 2019, 2023, 2024, 2025
- Bigarrena (2): 2017, 2018
- Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa
- Txapelduna (2): 2020, 2021
- Nafarroako Aizkolari Txapelketa (11): 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024, 2025
- Donostiako Urrezko Kopa (5): 2019, 2020, 2023, 2024, 2025
- Ramon Latasa saria (5): 2017, 2019, 2023, 2024, 2025
- Euskal Timber (1): 2025.
Jokatu dituen apustuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018ko apirilaren 8an, Tolosako zezen-plazan, Xabier Orbegozo "Arria V.a"ren aurka (12 kana-erdiko eta 60 ontzako 8 enbor). Vicentek irabazi zuen, 56'28''ko denbora eginez.
- 2022ko apirilaren 2an, Tolosako zezen-plazan, Mikel Larrañagaren aurka (12 kana-erdiko eta 6 oinbiko). Vicentek irabazi zuen, kronometroa 47'47''an geratuta.
- 2024ko apirilaren 27a,, Tolosako zezen-plazan, Julen Alberdi "Txikia" ren aurka (14 kana-erdiko eta 8 oinbiko). Vicentek irabazi zuen, 51´05" ko denbora eginez.
Beste batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ramón Latasa Saria (1): Binaka, 2017ko abuztuan Ruben Saralegi lehengusuarekin lortutako garaipena Sunbillako pilotalekuan.
- "Txapeldunen Liga" (4): 2016-10-12 (Basauri), 2017-10-22 (Getxo), 2018-10-12 (Basauri), 2022-10-09 (Pobes).
- "Loiu Larrakoetxe Sari Berezia" (1): 2018-11-10, Loiu.
- "Plaza Berri Aizkora Saria" (1): 2019-03-09, Azkoitiako frontoian.
- "Xabier Orbegozo ´´Arria V.a``-ren errekor saiakera izugarriaren barruan antolatutako aizkolari erakustaldiaren garailea (binaka)" (1): 2019-03-17, Tolosako zezen plazan, Aritz Azpiazu Aginagalde ´´Arria VI.a´´ zuelarik lagun (25:07). Egin beharreko lana: 12 enbor 60 ontzakoak ebakitzea, txanda librean.
- "Munduko Aizkolari Azkarrenen Txapelketa" (Woodchoppers World Championship)": 3 aldiz Azpitxapeldun: 2019ko apirilaren 19an, Glen Gilliants-en atzetik, 2023ko apirilaren 15ean, Laurence O’tooleren atzetik eta 2025ko apirilaren 19an, Bryden Mayer-en atzetik, egur bat moztera. Proba Australiako Sidneyko ROYAL EASTER SYDNEY SHOW ekitaldiaren barruan burutzen da, urtero-urtero egiten den moduan, eta 5.550 ikusle baino gehiago egoten dira proba hori bertatik bertara jarraitzen.
- "Joxe Ugartebururi eskainitako omenaldiko aizkolaritza ekitaldiko ("oraingo" maila) garailea", Mikel Larrañaga bikotekide zuelarik (15:43). Egin beharreko lana: 2 enbor 65" ontzako + 2 enbor 72" ontzako.
- Euskal Telebistako Gora Bihotzakeko 57. saioko gonbidatua da Iker Vicente
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Iker Vicente gazteak irabazi du Nafarroako aizkolari txapelketa. in: Ttipi-Ttapa. erran.eus (kontsulta data: 2015-10-18).
- ↑ Berria. «Iker Vicente da Euskal Herriko aizkora txapeldun berria» Berria (kontsulta data: 2019-10-31).
- ↑ Ttipi-Ttapa. Iker Vicentek irabazi du igande eguerdian Bilbao Arenan jokatu den Aizkolari Txapelketa Nagusia. Ttipi-Ttapa, 2020ko abenduak 13, erran.eus (kontsulta data: 2020-12-15).
- ↑ Iker Vicente eta Karmele Gisasola, Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako garaile. eitb.eus (kontsulta data: 2021-11-22).
- ↑ «Iker Vicente, Euskal Herriko txapeldun» EITB 2023-11-01 (kontsulta data: 2023-11-01).
- ↑ «Iker Vicente, txapeldunorde Munduko Txapelketako abiadura modalitatean» EITB 2023-04-16 (kontsulta data: 2023-04-17).
- ↑ «Iker Vicente, Nafarroako txapeldun hamargarrenez» EITB 2024-11-15 (kontsulta data: 2024-11-17).
