Ignaz von Rudhart
| Ignaz von Rudhart | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
1837ko otsailaren 14a - 1837ko abenduaren 20a ← Josef Ludwig von Armansperg - Oto Greziakoa →
| |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Weismain, 1790eko martxoaren 11 | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | Trieste, 1838ko maiatzaren 11 (48 urte) | ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Heziketa | Municheko Unibertsitatea | ||||||
| Hizkuntzak | greziera modernoa alemana | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | politikaria eta legelaria | ||||||
| Enplegatzailea(k) | Würzburgeko Unibertsitatea | ||||||
| Kidetza | Zientzien Bavariar Akademia | ||||||
Ignaz von Rudhart (grezieraz: Ιγνάτιος φον Ρούντχαρτ; Weismain, 1790eko martxoaren 11 – Trieste, 1838ko maiatzaren 11) bavariar politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1837ko otsailetik abendura.
Von Rudhart Zuzenbidean graduatu zen Municheko Unibertsitatean eta Bavariako erresumari buruzko ikerketa estatistikoen liburu bat idatzi zuen.
1837ko otsailean Oto Greziakoa erregeak Kontseilu Pribatuko (lehen ministroa) presidente izendatu zuenean iritsi zen Atenasera, eta enbaxadore britainiarraren susmoekin eta erregeak lehen ministroaren paper politikoari buruz zuen desadostasunarekin topo egin zuen. Oto monarkia absolutu baten aldekoa zen eta lehen ministro boteretsu baten aurkakoa.
Von Rudhartek dimisioa eman zuen Greziara iritsi eta hamar hilabetera, erregearekin eta Amalia erreginarekin hainbat liskar izan ondoren.
