Igartzako errota
| Igartzako errota | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Beasain |
| Koordenatuak | 43°02′50″N 2°12′31″W / 43.047119°N 2.2087°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Eraikuntza | XIII. mendea |
| Eraikuntza | XIII. mendea |
| Ondarea | |
| Eraikitako euskal ondare nabaria | 61 |
Igartzako errota, Gipuzkoako Beasain udalerrian dagoen errota bat da, Oria ibaiaren bazterrean eta Igartzako Monumentu Multzoa osatzen duten eraikinetako bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1431 urtekoa da Igartzako errotari buruz kontserbatu den lehen aipamen zuzena dokumentu historikoetan. Bertan, Igartzako orubearen jabeak, Maria Lopitz Igartzakok, plazan etxetxo bat eraikitzeko baimena ematen dio maizter zegoen errotariari.
Igartzako jabeen eskumeneko ondarea izanik, hainbat maizterrek egin dute bertan lan. Lantokia izateaz gain, bizilekua ere bazen, alokairu bat ordaintzearen truke.
1982ra arte egon da martxan, azken errotaria Martina Irizar izan zelarik.
Garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XV. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errota, gaur egun ehotze-gela den espazioak bakarrik osatzen zuen, baina 1431an, errotariak jabeari Igartzako plazan etxea eraikitzeko eskaera egiten dio. Horrela, bigarren eraikin bat sortu zen, errotariaren etxea.
XVI. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mende hasieratik, Igartza oinetxearen ondasunen artean “molino tres ruedas delante de la casa” bezala aipatzen da. Datu honi esker errotak bost mendeetan zehar hiru pare gurpil edo ehotarri izan dituela baieztatu daiteke. 1504an Maria Lopitz Igartzakok egindako testamentuko jabegoen zerrendan aipatzen da.
1568an Igartzako Mariak, Maria Lopitz Igartzakoaren hereniloba, testamentu oso aberatsa idatzi zuen. Bere senarra, Joan Lopitz Beresiartuakoa, izendatu zuen Igartzako oinetxearen oinordeko zuzen eta bakarra, ezbaitzuten seme-alabarik izan. Bertan, senarrari utzitako ondasun guztiak zerrendatzen dira.
Urte berean Igartzako orubean hainbat berrikuntza egin ziren, agiri batean guztiak zerrendatuta daude. Tartean, errotaren aldaparorako uhate berriak egin ziren[1]. Beranduago, 1570an, Martin Elustondo zurginak haritz-egurrezko ubide berria[2] egin zuen.
1577an Juan Zuazolak, 1569an Joan Lopitz Beresiartuak, bere emaztea zenaren bidez jasotako ondarea inbentarioa egin zuen, Maria Idiakezkoari emateko. Inbentarioan errota aipatzen da: [3]
| « | En la villa de Segura a quatro dias del mes de enero año de nuestro señor y salvador Jesuchristo de mill y quinientos y sesenta y nuebe años, en presencia de mi, Pedro de Ubayar,escribano de su magestad y del numero de la villa de azcoytia, y testigos de suso escriptos, el señor Juan Lopez de Beresiartu, vecino de la dicha villa, en cumplimiento de la escriptura de transacion que fizo y otorgo con el Ilustrisimo señor don Juan de Çuaçola del consejo de magestad, oydor en la real chancilleria de Valladolid, en voz y nonbre de la Ilustrisima señora doña Maria de Ydiaquez señora de las casas y solares de Floreaga y Ygarca y Alçaga, su madre, dio y entre a Jorge de Elustondo, criado de la dicha señora doña maria que estaba presente y en su nonbre las escripturas siguientes: Contrato de la sujeción de obra para que los dueños y señores de Igartza puedan levantar cualquier herrería y molino y abrir sus correspondientes acequias o calces. Contrato de venta del molino de Beasain. (...) | » |
—Segura, 1-6 or. ISBN GPHA - AHPG 2/82.. | ||
XV. mendeaz geroztik, errotak kontrolatzea eta erosteak, hauen jabeen boterearen adierazgarri ziren. Igartzako oinetxearen kasuan, 1597. urtetik aurrera hiru errota bakarrik zituzten: Ubillosekoa, Igartzaoleakoa eta Igartzakoa.[4]
XVII.mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendera arte, Igartzako jauntxoen maizterrak izan dira errotariak. Erlazio honen adibidea 1602ko abuztuaren 24an sinatutako alokairu kontratua[5] da, Isabel de Lobiano eta Pedro de Ibarr(i)olaburu eta honen emaztea Catalina de Aguirreren artean.
1611n Martin Pagadizabal zurginak lau dukat kobratu zituen egurrezko turtuki berria(k) egiteagatik. Eta Martin de Abaria maisu harginak errotan harrizko horma bat egin zuen, baita aldaparoko birmoldaketak ere.
1687ko harrizko presaren eraikuntzak, ur emarian aldaerak sortuko zituen eta azpiegituran ere birmoldaketa bat eskatuko zuen. Pedro Idiaquezek eskatu zien Juan Zabala, Juan Abaria, Gaspar Gaztelu, Juan Astigarraga eta Francisco Carrera maisu arginei proiektua burutzeko.
XVIII. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1740an errota berreraiki zen. Igartzako maiorazkoko administratzaile eta alokatzailea zen Francisco de Arreseren agirien arabera: Ordiziako Marthin Josep de Mendizabal eta Pedro de Aguirre-ri garia eta artoa ehotzeko bi harri berri eskatu zitzaizkien.
1782 eta 1784 urteen artean gauzatu ziren burdinolako eraberritze lanek eragina izan zuten. 1782an, aldaparoa egoera onean zegoen arren, harlanduen arteko junturak betunez estali ziren.
XIX. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1803ko agiri bati esker, errotako makineriaren ikuspegi orokorra lortu da:
- Hiru pare ehotarri.
- Hiru turtuki.
- Katedun balantza bat.
- Alea gordetzeko hiru kobain.
- Hiru harrien harri-kaxak.
- Irina jasotzeko biaska.
- Harriak jasotzeko tornuak.

1840an Sistema austrohungariarra abian jarri zen ehoketaren mekanizazioa ekarriz eta lehen irin-fabrikak sortzen hasiz Euskal Herrian. Fabrika hauek sortutako konpetentziari aurre egin nahian, Igartzako errotan, aleak garbitzeko eta irina bahetzeko eskuz eginiko makinaria merka ipini zuten.
1885 eta 1890 urteen artean ehotze sistemaren mekanizaioarekin jarraitu zuten, lehenengo berrikuntza xumeak txertatuz.
1890an errota berriro alokatu aurretik bertan zegoena zerrendatu zen, hauen balioa ere adieraziz, honek aurreko zerrenda zehazten laguntzen digu. Gainera XIX. mende amaierako deskribapen honek, industrializazioari lotutako aztarna batzuk erakutsiko dizkigu.
| « |
“Una pareja de piedras montadas de cinco pies de ancho con once y media pulgadas de grosor la encimera y doce de a bajera, de Lesaca una y de Treviño la otra, ambas de igual anchura, se evaluan en 219 pesetas.” “Las dos arcas harineras de tablón de roble y nueva construcción valuadas, con una para granos, 105 pesetas.” “Un tubo cono de hierro colado para el movimiento del ventilador de cinco metros de largo con veinte y cinco centímetros de ancho en la parte superior y doce id. inferior valuado en 175 pesetas.” “Dos _______ de las piedras de maíz, 18 pesetas.” “La rejilla de la antepara, 10 pesetas.” “Tres pares de bronces de los rodetes, 45 pesetas.” “Por el nuevo armazón de las piedras de maíz, 17 pesetas.” “Tres tolvas o guardapolvos de las tres piedras, 25 pesetas.” “La balanza o mambrío con sus tablas y nuevos tipos de pesas que hacen seis arrobas y una media libra más una barra de ocho y medio K., 60 pesetas.” “Las barras o palancas de las tres piedras que se unen a estas de los correspondientes usos y las tres vertederas de grano de las dichas piedras, se consideran en el mismo estado que en el inventario anterior que no figura el precio.” “Los dos árboles de los cabrestantes y la media luna que sirven para el movimiento de las piedras, se evalúan en 120 pesetas.” |
» |
1897an, burdinazko bi turtuki hauek Tolosako “Hijos de Tellería” galdategiari erosi zitzaizkion. Poliki-poliki, turtukiekin lotura zuten beste piezek ere ordezkapen bera jasan zuten: ardatz bertikala, aizarnazuloetako ur-hodiak…
XX. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1907an eraikinak bizitzeko moduko baldintzak betetzen ez zituenez, maiorazkoko administralailearen kontuetan ezohiko gastua agertzen da, barnealdea eraberritzeko lanen 1.067,45 pezetako ordaina jaso zuen Jose Vicente Iraolak.
1911an Errotak turtukien bidez argi-indarra sortzeko sistema bat zuen. Sortutako argi-indar hura, etxean eta errotan ibiltzeaz gain, Usategi baserrikoek ere erabiltzen zuten hilean 2,50 pezeten truke. Tamalez, argi-indarra sortzeko hasierako modu honek ez zien hornidura jarraikorra bermatzen, kontsumoa mugatua zen.
1912 eta 1931 urteen artean Migel Irizarrek ondorengo ekarpenak egin zituen, errotari egon zen urtetan:
- 1912an bahe zentrifugatzailea ipintzean ehoketa mekanizatu zuen.
- 1924an oratzeko makinaz eta egurrezko zerrabiribilaz hornitutako okindegia irekizuen.
- 1931an “monitor”, “limpia” eta “triarbejón” izeneko makina berriak erosi zituen. Hauek aleak garbitu eta ehoketarako prestatzen zituzten.
- “Triarbejon” bigarren eskukoa zen, Sebastian Tabernaren alargunari erosi zion Harinas Berriozar fabrikan.
- “Monitor” eta “limpia” Lazkaoko Jose Ignacio Sasinbarrena zurginak eraiki zituen.

1933an Luis Irizarrek aitaren, Migel Irizarren, lekukoa hartu zuen. Errotak eskaintzen zituen zerbitzuak areagotuz:
- 1938an, egurra mozteko zinta-zerra ipini zuen.
- 1945tik aurrera, baba-birrintzailea eta zorroztarria jarri zituen.
Gerra osteko errazionamenduek, irina egitea eragotzi zien 1952ra arte. Aldi horretan, Gobernuak emandako kalitate txarreko irina erabiltzera behartuta zeuden. Fabrika industrialek eskaintzen zituzten ogiak erostea, gainera, eskuragarriagoa zen.
1945an Arroatik (Zestoa) ekarri zen gaur egun errotan dagoen turbina, “Francis” motakoa da, 1929an Vevey-ko (Suitza) “Ateliers Mecaniques de Constructions” fabrikan egina. Honen osagarriak, aginte-mahaia eta bi alternadore, Beasaingo “Construcciones Electromecanicas Indar” eta Ormaiztegiko “J.M.L.” markakoak dira. Instalazio honek txirrika-sistema jartzen zuen lanean, eta beharrezkoa zenean errotak ere bai.
1961an Luis Irizar gaixotu egin zen eta ondorioz Martina alabak hartu zuen errotaren kargua.
Errotak lanean jarraitu zuen 1982ra arte, gehienbat honako hauek ekoizten ziren:
- Garagar ehotua, abereentzako pentsua egiteko.
- Artirina (arto-irina).
- Galirin (gari-irina) integrala
Hala ere, errotaren eginkizun nagusia, ogia egitea zen. 1970an egin zuen Martinak errotako ekoizpen-historiako azken berrikuntza: “Arcauz” markako labe elektrikoa ipini zuen, lehenetarikoa merkaturatzen.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia osagarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- AGIRRE MAULEON, J.; IBAÑEZ ETXEBERRIA, A.; MORA AFAN, J. K.; MORAZA BAREA A.; ZAPIRAIN KARRIKA D.: IGARTZA: Historia eta Kultur Ondarea. Beasaingo Udala. 2000. ISBN: 84-921541-4-4.
- AGIRRE MAULEON, J. eta abar.: Errotak eta energia berriztagarriak Euskal Herrian. Donostia: Eusko Ikaskuntza - Beasaingo Udala. 2002. ISBN: 84-921541-9-5
- AGUIRRE SORONDO, A.: Tratado de molinologia. Donostia: Eusko Ikaskuntza. 1984.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gipuzkoako errotak (kategoria)
- Amaiurko errota
- Del país de los vascos. El pan. Eitb
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ GAO-AGG: PT 2.835.
- ↑ Maria Idiakez eta Martin de Elustondoren arteko ahalordetze-gutuna eta kontu egiteak. 1576 - 04 - 2
- ↑ Segura, 1-6 or. ISBN GPHA - AHPG 2/82..
- ↑ , 59-60 or. ISBN GPHA - AHPG: PT 889..
- ↑ Gipuzkoako Artxibo Orokorra. Tolosa, 152 or. ISBN GAO - AGG: PT 2.876..

