Feliciana Setoain
| Feliciana Setoain | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Luzaide, 1912ko martxoaren 19a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Zuraide, 2008ko urtarrilaren 30a (95 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, musikaria eta konpositorea |
Feliciana Setoain Arostegi (Luzaide, Nafarroa Garaia, 1912ko martxoaren 19a- Zuraide, Lapurdi, 2008ko urtarrilaren 30a) idazle, musikari eta musikologo nafarra izan zen. Piano irakaslea, euskal musika herrikoiaren bilduma egin zuen; Luzaide eta Vianako Printzearen gehigarri euskerikoaren kolaboratzailea izan zen.[1][2][3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Feli Setoain Luzaideko Bitorianorenekoa etxaldean jaio zen, eta lehendabiziko ikasketak sorterrian eta Hondarribian egin zituen. Geroago, Uztaritzera joan zen ikasketak bukatzera, eta bertan aritu zen irakasle urte batzuetan.[2][4]
Kargu altuko mugazain batekin ezkondu zen, eta Madrilera joan ziren bizitzera, Han, piano-irakasle jardun zuen alargun geratu zen arte. Orduan, Luzaidera itzuli zen, eta ahizparekin eman zituen bizitzako azken urteak.[5] 1969an Japoniara bidaiatu zuen.[6]
Musikaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Setoain musikaria zen, eta euskal musika herrikoia biltzeari ekin zion. Zenbait bildumatan utzi zuen hori jasota, baina horiek aurkitzeko lanetan ari dira zenbait ikerlari oraindik.[5]
Idazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1960ean hasi zen Luzaide aldizkarian argitaratzen eta Vianako Printzea Erakundeak Iruñean argitaratzen zuen euskarazko gehigarrian ere idatzi zuen gero. [7] Mozkor kondu (1968) ipuina idatzi zuen.[8][9]
Errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019ko abenduan Iruñeko Kondestablearen jauregian Hemen baditun 14 erakusketan omendu zuten, XX. mendean zehar euskararen sustapen eta normalizazioaren alde arituriko emakumeak omentzeko erakusketa.[5][10][11][12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Setoain Arostegui, Feliciana - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2020-04-10).
- 1 2 Bidador, Joxemiel.Bi Emakume Idazle Nafar: Feli Setoain Eta Luzia Goñi.1998-08-14. Egunkaria (Nafarkaria). 2020ko apirilaren 10ean ikusia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bi Emakume Idazle Nafar: Feli Setoain Eta Luzia Goñi [Bertsoa / Joxemiel Bidador - Bertso - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo»] bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2020-04-10).
- ↑ Hemen baditun / Aquí ya. Ayuntamiento de Pamplona = Iruñeko Udala.
- 1 2 3 (Gaztelaniaz) Una exposición homenajea en Condestable a 14 mujeres que han trabajado a favor del euskera durante el siglo XX -. 2019-12-10 (kontsulta data: 2020-04-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. (2022-12-05). «Mujeres pioneras en la prensa navarra del siglo XX» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2025-04-13).
- ↑ PRiNCIPE DE VIANA aldizkaria. Bigarren Urtea • Iruñea. 1967ko apirila.
- ↑ Breve historia feminista de la literatura española (en lengua catalana, gallega y vasca). (1a 7. argitaraldia) Anthropos 2000 ISBN 84-7658-577-2. PMC 44727192. (kontsulta data: 2020-04-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Dupláa, Christina; Zavala, Iris M.. (1993). Breve historia feminista de la literatura española (en lengua castellana). Anthropos Editorial ISBN 978-84-7658-577-1. (kontsulta data: 2020-04-10).
- ↑ «Hiru bertsolarik gidatuko dute bisitaldia ‘Hemen baditun 14’ erakusketan barrena - Iruñea» euskalerriairratia.eus (kontsulta data: 2020-04-10).
- ↑ Juanikorena, Ainhoa. (2019). «Euskara itzal-petik plazara» www.noticiasdenavarra.com (kontsulta data: 2020-04-10).
- ↑ «Erakusketa: “Hemen Baditun 14 Aquí ya”. Emakumeak euskararen sustapenean».
