Barei
| Barei | |
|---|---|
(2016) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Bárbara Reyzábal González-Aller |
| Jaiotza | Madril, 1982ko martxoaren 29a (44 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria eta kantugilea |
Parte-hartzailea
| |
| Izengoitia(k) | Barei |
| Genero artistikoa | pop musika pop latinoa |
| Musika instrumentua | ahotsa pianoa |
| Diskoetxea | Universal Music Group |
| bareimusic.com | |
Bárbara Reyzábal González-Aller, artistikoki Barei (Madril, 1982ko martxoaren 29a) espainiar abeslari eta konpositorea da.[1]
Barei Espainiaren ordezkaria izan zen 2016ko Eurovision Kantu Lehiaketan Suedian egin zen 61. edizioan, «Say Yay!» abestiarekin, eta, hala, Espainiako musika-panoraman ezagunagoa egin zen, hainbat urteko ibilbide independentearen ondoren. Malú, Soraya Arnelas, Antonio José edo May J artistentzako abesti ugari konposatu ditu, baita telebistako iragarkiak ere.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izen osoa Barbara Reyzabal Gonzalez-Aller du, 1982an jaio zen Madrilen. Gurasoak Teresa Gonzalez-Aller Monterde eta Fortunato Reyzabal Larrouy izan ziren. Aitaren familia Reyzabal klana da, Espainiako familiarik aberatsenetakoa. Hiru haurride ditu Barbarak: Ignacio Jesus, Julian, eta Lourdes. Aita bera jaio eta gutxira hil zen, eta artistak bere izaera aitaren falta horren eraginari leporatzen dio. Haurtzaroan beti presente izan duen zerbait da musika. Kantua, gitarra, musika-hizkuntza eta pianoa ikasi zituen Madrilgo Andana Eskolan, eta, gero, bere karrera musikala ETSAMeko Barne Arkitekturarekin konbinatu zuen.[2]
14 urterekin erabaki zuen musikan jardun nahi zuela, amarekin hitz egin eta gero. Amak esan zion babes osoa izango zuela, baldin eta etengabe ikasten, hobetzen, lan egiten eta ikasketak bukatzen bazituen. Eta halaxe egin zuen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barbarak 16 urterekin hasi zuen musika ibilbidea, Christina Aguilera, Laura Pausini eta Daddy Yankeeren abestien coversekin. 2001ean, Benidormeko Nazioarteko Kantu Jaialdian hartu zuen parte Gonzalo Nucherekin batera Dos Puntos bikotean «Abrazo del tiempo» abestiarekin, eta bigarren postua lortu zuen. Handik gutxira, Barei Miamira joan zen, eta bertan pop latinoaren generoan maketa batzuk grabatu zituen. Madrilera itzuli zenean, hiriburuko kontzertu aretoetako ohiko abeslari bihurtu zen.[3][4]
2011-2014: "Billete para no volver" eta ondorengo single berriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011n, Bareik bere lehen albuma kaleratu zuen, Billete para no volver, Luny Tunesek ekoiztutako albuma, gaztelania hutsean. Album horren ostean, Barei hiru hilabetero ingelesezko single bat kaleratzen hasi zen, «Play» lanarekin hasita 2012ko urrian. «Another's Life», 2013an kaleratua, abesti ezagunenen iTunes zerrendako Top 30era heldu zen eta Youtuben 600.000 erreprodukzio baino gehiago izan zituen; «Wildest Horses», berriz, 2014an, 1,5 milioi erreprodukzio lortu zituen eta Espainian gehien saldu ziren abestien artean 36. postuan kokatu zen.[5]
2014ko azaroan, Ruben Villanueva ekoizlearekin izandako harreman profesionalaren emaitza gisa, Bareik dueto bat egin zuen Tito el Bambino[6] eta bere "Mägo de Oz" bandarekin, "Sueños de Cristal" izenekoa. Rok estiloko kantu apurtzaile horretan, espainiar artistak edozein melodiari indarra eta dotorezia emateko duen gaitasuna ikus daiteke.[7][8][9]
2015-2016: Throw the Dice eta Eurovision jaialdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudioko bigarren albumean, Throw The Dice izenburukoan eta 2015eko apirilaren 7an kaleratuan, pop britainiar eta estatubatuarraren, funk eta soularen eragin handia izan zuen, eta aurretik kaleratutako «Foolish Nana», «Another's Life» eta «Wildest Horses» abestiak sartu zituen.[10]
2015eko uztailaren 22an, Lenny Kravitzen teloneroa izan zen Starlite Festivaleko Marbellako kontzertuan.[11]
2015. urteko irailean, Bareik «Time to Fight» abestia kaleratu zuen, berak Fernando Montesinosekin batera idatzia, eta Atresmediak 2015-2016ko UEFAko Txapeldunen Ligarako egindako estalduraren sintonian erabili zena.[12]
Beste artista batzuen konpositore gisa, 2015. urtean, Barei Maluren «Encadenada a ti» abestiaren egilea izan zen, Caos izenburuko albumeko bigarren singlea; Edurneren «La última superviviente» abestiaren letra gaztelaniara egokitzeaz ere arduratu zen, Adrenalina albumean sartu zena.[13]
2015eko abenduaren 29an, RTVEk iragarri zuen Barei 2016ko Eurovision Kantu Jaialdian[14] Espainia ordezkatzeko sei hautagaietako bat zela, berak, Ruben Villanuevak eta Victor Puak konposatutako «Say Yay!» abestiarekin.[15]
2016ko otsailaren 1ean, Eurovision Abesti Lehiaketan Espainiako ordezkaria aukeratzeko gala egin zen, Objetivo Eurovisión izenekoa, TVEren La 1 katean. Bertan, Bareik lehen postua lortu zuen 114 punturekin, platoan epaimahaiak eta publikoaren botoak gehien bozkatu zuena izanik, eta bigarrena nazioarteko epaimahaiak, hortaz, 2016ko Eurovision Kantu Jaialdian Espainia ordezkatzeko hautatua izan zen.[16]

2016ko otsailaren 13an, artista madrildarrak esan zuen irratiek ez zutela aurretik beren musika jarri, ez baitzegoen diskoetxe baten bermepean. Eurovision jaialdirako aurre-aukeraketara zigilu diskografikorik gabe aurkeztu ondoren, 2016ko otsailaren 16an jakin zen Bareik Universal diskoetxearekin akordio bat ixtea lortu zuela, Sony Music diskoetxeak eskainitako beste proposamena baztertuz. TVEk Eurovision jaialdian parte hartzeak sortzen dituen gastu zuzenak baino ez ditu bere gain hartzen; beraz, musika-konpainiak hartu behar du bere gain jaialdi horretarako nazioarteko promozioaren kostua.
«Espainiako irratietako pertsona oso garrantzitsuak iritsi zaizkit esatera nire lana izugarri gustatzen zitzaiela eta antenan jarriko zutela. Gero nire diskoetxeaz galdetzen zidaten eta nik esaten nien: 'Ez daukat'. Eta orduan esaten zidaten sentitzen zutela baina nire musikak ezin zuela haien irratietan jo» Barei
2016. urteko martxoan, «Say yay!» bideokliparen grabaketa egin zen Madril kanpoaldean eta Stockholmen[17][18][19][20]
Apirilaren 22an Throw The Dice lanaren berrargitalpena argitaratu zen, abesti guztiak berreginak, Eurovision Lehiaketako «Say Yay!» barne eta argitaratu gabeko pare bat abesti, «Who Plays The Drums?» eta «Super Ranger».[21]
Jaialdiko finalean 22. postua lortu zuen, RTVEren hautagaitzetan ohikoa ez zen emanaldiaren ostean apustuetan laugarren postuan jarri zen arren. Italiako epaimahaiak soilik eman zizkion 12 puntuak "Say Yay" abestiari. Bere posizioa gorabehera, Spotifyn gehien deskargatu zen edizio horretako abestietako bat izan zen (10 milioi baino gehiago), eta Youtuben gehien erreproduzitu zen Espainiako emanaldietako bat; horri esker, bira luzea egin zuen urte horretako udan. Lehiaketa izan baino lehen, Barei Londresen, Amsterdamen, Rigan, Moskun eta Kieven izan zen.[22]
2017-...: You Number One eta amatasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hilabete batzuk zain egon ostean, bere diskoetxeak (Universal Music) ez zuenez abestirik kaleratu nahi, —Eurovisek izan zuen arrakasta aprobetxatzeko—, abeslariak utzi egin zuen diskoetxe hori. Horren ostean, lehengo zigilu bera izan zuen, Barei Music. Apirilaren 1ean, abeslariak I don't need to be you abestia atera zuen, denbora gutxian YouTube eta Spotify bezalako plataformetan milioi bat erreprodukzio gainditu zituen abestia. Madrilgo Sala La Rivieran, Eurovisión 2017ko "La Pre-party" abestia zuzenean abestu zuen lehen tokietako bat izan zen. Udako bira berria egin zuen eta Madrid World Pride jaialdian parte hartu zuen Alcalako Atean.
Gero, I don´t need to be you lanaren arrakastaren ostean, artista independente gisa Wasn't me", Forget It edo "Worry worry" bakunak plazaratu zituen, azken horretan Portarekin kolaboratu zuen eta 1,2 milioi erreprodukzio inguru lortu zituen lyric video eta geroago kaleratutako bideokliparen artean.
Azkenik, 2019. urtean You Number One albuma kaleratu zuen, hau ere U#1 gisa idatzia bere diskoetxearekin. Album horrekin, Bareik soinu berriak testeatu zituen eta aurreko biekin alderatuta oso desberdinak ziren diskoak merkaturatu zituen. Album horren lehen singlea You Number One izan zen, bideoklipa TikTok taldearekin elkarlanean grabatu zuen. Gero, 2018ko abenduaren 24an, Bitter Colden bideoklipa plazaratu zuen, bere bi haurren jaiotzarekin bat eginez eta hauen izena iragarriz: India eta León.
Ama gisa bizi zuen egoera berriak eragin zuen bere albumak behar zuen promozio guztia ez izatea, eta abeslari ibilbidea alde batera utzi zuen aldi baterako, bere seme-alaben heziketan buru-belarri jarduteko, konpositore lanari ekiten zion bitartean. Bitter Cold-en bideoklipa kaleratu eta hilabete batzuetara, honen remix-a kaleratu zuen Gavin Moss-ekin elkarlanean. Azkenik, 2019. urtean Chenoarekin batera jardun zuen Las Chicas Buenas izeneko bakun berrian, eta biek Rubén Villanuevarekin batera konposatu zuten.
2022ko uztailaren 13an, Carmen Alcayde aurkezlearekin batera jardun zuen Sálvame Mediafeste saioan, Eurovisioneko bere “Say yay” abestia interpretatuz. Azken kontzertuan irabazle aldarrikatu zen.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko ekainean haurdun zegoela jakinarazi zuen, eta urte bereko abenduaren 26an bere bikiak erditu zituen, Leon eta India.
Estudioko albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Izenburua | Xehetasunak |
|---|---|
| Billete para no volver |
|
| Throw The dice |
|
| Throw The Dice (berrargitalpena) |
|
| You Number One |
|
Bakunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Lankidetzak | Zerrendak | Albuma |
|---|---|---|---|---|
| KPZ[23] | ||||
| 2011 | "Billete para no volver" | — | Billete para no volver | |
| "Con sólo creer'" | — | |||
| 2012 | "Play" | — | bakuna | |
| 2013 | "Another's Life" | — | Throw The dice | |
| Foolish NaNa | — | |||
| 2014 | "Wildest Horses" | 36 | ||
| "You Fill Me Up (My Yang)" | ||||
| 2015 | "Time to Fight" | Fernando Montesinos | bakuna | |
| "Get Up and go" | — | bakuna | ||
| 2016 | Say Yay! | 3 | Throw The Dice (berrargitalpena) | |
| 2017 | "Wasn't Me" | — | bakuna | |
| "Forget it" | — | bakuna | ||
| "I Don't Need To Be You" | — | You Number One | ||
| "Worry, Worry" | Porta | — | ||
| 2018 | "You Number One" | |||
| "Bitter Cold" | — | |||
| 2019 | "Las Chicas Buenas" | Chenoa | — | bakuna |
Musika-bideoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Abestia | Lankidetzak | Zuzendaria |
|---|---|---|---|
| 2011 | Billete para no volver | Ezequiel González | |
| Con solo creer | Ezequiel González | ||
| 2012 | Play | Marta Asensio | |
| 2013 | Foolish Nana | Gerardo Risotti | |
| Another's Life | Micropuntofilms | ||
| 2014 | Wildest Horses | Gus Carballo[24] | |
| 2015 | Throw The Dice | Gus Carballo | |
| 2016 | Time to fight | Atresmedia | |
| Say Yay! | Gus Carballo | ||
| 2017 | I Don't Need To Be You | ||
| Worry, Worry | Porta | ||
| Wasn't Me | |||
| 2018 | You Number One | ||
| Bitter Cold |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «BAREI on Twitter. Confirmación fecha de cumpleaños.» Twitter.
- ↑ Primeras palabras de Barei tras la muerte de su sobrina: "El dolor es inmenso". .
- ↑ «Barei, una multimillonaria en Eurovisión» El Español.
- ↑ [http://www.rtve.es/television/20151229/barei/1278769.shtml Barei completa el cartel de aspirantes a representar a España en Eurovisión 2016. ] RTVE.es 29 de diciembre de 2015.
- ↑ Listas semanales - Promusicae. www.promusicae.es.
- ↑ Twitter oficial de Hector Gerónimo. .
- ↑ Victoria,2014. Producido por Rubén Villanueva en los Estudios Royal Sound Mastering. Con la colaboración de Barei. .
- ↑ Twitter oficial de la banda Moebio. .
- ↑ Moebio. "Sueños de Cristal". Victoria.. .
- ↑ Nuevo album Throw The Dice by Barei. UniversalTopMusic.es.
- ↑ «Nieta del dueño del Windsor, telonera de Lenny Kravitz, con novio productor... Así es Barei, la española de Eurovisión» ELMUNDO.
- ↑ 'Time to fight', la sintonía de Champions Total. Atresmedia 10 de septiembre de 2015.
- ↑ Barei rechaza que su apellido le haya ayudado: «Si hubiese tirado de contactos, sonaría en las radios». ABC.es.
- ↑ Xuso Jones, Salvador Beltrán, Maverick, María Isabel, Electric Nana y Barei son los aspirantes a Eurovisión 2016. RTVE.es.
- ↑ ¡Escucha el #euroavance de las canciones de los aspirantes a Eurovisión 2016!. RTVE.es.
- ↑ Barei representará a España en Eurovisión 2016. RTVE.es.
- ↑ «Barei graba rodeada de fans en Madrid el videoclip de «Say yay!»» abc.
- ↑ «Barei se maquilla en el avión de camino a Estocolmo» La Vanguardia.
- ↑ Principales, Los 40. (8 de marzo de 2016). «Barei y el girl power en su coro para Eurovisión» Los 40 Principales.
- ↑ «¡Ya tenemos videoclip para Eurovisión 2016! No te pierdas "Say yay!" de Barei» RTVE.es.
- ↑ «Barei publica la reedición del álbum ‘Throw The Dice’» Popelera.net.
- ↑ «Barei prepara gira de conciertos para el verano» abc.
- ↑ Hung, Steffen. Discography Barei: Singles. Spanish Charts Portal. Hung Medien (Steffen Hung).
- ↑ «Gustavo Carballo | cuatro cabezas films» www.cuatrocabezas.es.
