close
Edukira joan

Azpirotz

Azpirotz
BERJAYA Euskal Herria
BERJAYA
Azpirozko ikuspegia.
  BERJAYA
Map
Kokapena
HerrialdeaBERJAYA Nafarroa
UdalerriaLarraun
Posta kodea31870
Herritarraazpiroztar
Geografia
Koordenatuak43°01′43″N 1°55′58″W / 43.02861976°N 1.9329071°W / 43.02861976; -1.9329071
Garaiera515 m
Demografia
Biztanleria53 (2014)

Azpirotz Larraungo lekua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 73 biztanle zituen.


Demografia eta biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azpirozko biztanleria[1]
20002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016
7877756970747273757273726462656262

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
BERJAYA
Azpirotz, elizako arkupetik dagoen ikuspegia

Izen bereko mendateari ematen dio izena, errepide horrek herria bera zeharkatu ez arren. 1995ean A-15 autobiaren Leitzarango tartea inauguratu arte, trafiko-karga handia igarotzen zen Iruñea (36.5 km-tara) eta Tolosa (26 km-tara) lotzen zituen errepide-tarte bihurri horretatik. Egun, berriz, autobiak herriaren gainetik (iparraldetik) mozten du mendia. Herritik maldan gora zuzenean Mergelu gailurra dago (912 m); bertakoek Goiko Malkorra ere deitzen diote.

Ipar-mendebaldean Gorriti, ipar-ekialdean Uitzi, hegoaldean Albiasu, ekialdean Lekunberri eta mendebaldean Lezaeta eta Intza mugakide ditu.

Etxeak maldan banatzen dira goialdean dagoen eta bista panoramikoa duen San Esteban elizatik behera. Etxeak zonaldeko besteak bezalakoak dira eta batzuek bailararen armarria dute etxearen aurrealdean. Parrokiak interes berezia du, protogotikoa baita, XIII. mende hasierakoa.[2]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Instituto Nacional de Estadística. (Spanish Statistical Institute). (kontsulta data: 2017-07-05).
  2. Azpirotz - Lezaeta. (kontsulta data: 2017/07/05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]