Ruth Ogden
| Ruth Ogden | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Brooklyn, 1853ko abenduaren 27a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Brooklyn, 1927ko uztailaren 2a (73 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | haur literaturaren idazlea eta idazlea |
Fannie Ogden Ide (Brooklyn, New York, 1853ko abenduaren 27a – ibidem, 1927ko uztailaren 2a[1]), Ruth Ogden izengoitiaz ezagunagoa, estatubatuar haur literaturako idazlea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jonathan Ogden merkatariaren eta Abigail Murphy Ogdenen alaba, Fannie Ogden Brooklynen jaio zen 1853an[1][2]. Bere neba zaharragoa, Robert enpresari aberats bat bihurtu zen[2][3]. Fanniek ikastetxe pribatuetan ikasi zuen eta 1875ean Charles W. Iderekin ezkondu zen. Alaba bat izan zuten, Alice[4][5].
Ruth Ogden izengoitia erabiliz, haurrentzako liburuak idatzi zituen eta aldizkarietan ere kolaboratu zuen, ipuinak eta poemak idatziz[5]. Bere liburuetako hainbat, hala nola, A Loyal Little Red-Coat (1890) eta Loyal Hearts and True (1899), gertakari historikoetan oinarritzen dira neurri batean[4]. Kritikariek «xarmagarri» hitza erabili ohi zuten bere liburuak deskribatzeko, eta kritikari batek «tonuaren garbitasuna, espirituaren bizitasuna eta ingeles estilo ona» goraipatu zuen[6].
Ogdenen liburuak F. C. Gordonek, George T. Tobinek, H.A. Ogdenek eta W. Raineyk ilustratu zituzten, besteak beste[4].
Brooklyngo Ospitalean hil zen 1927ko uztailaren 2an, 73 urte zituela, eta uztailaren 5ean Green-Wood hilerrian lurperatu zuten[1].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- His Little Royal Highness (1887)
- A Loyal Little Red-Coat (1890)
- A Little Queen of Hearts (1893)
- Courage (1893)
- Little Homespun (1897)
- Tattine (1898)
- Loyal Hearts and True (1899)
- Friendship: The Good and Perfect Gift (1903)
- Little Pierre and Big Peter (1915)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 (Ingelesez) «Fannie Ogden Ide» Find a Grave (kontsulta data: 2024-10-19).
- 1 2 (Ingelesez) White, James Terry; Derby, George, eds. «Ogden, Robert Curtis» The National Cyclopaedia of American Biography. Supplement I. JT White, 415 or..
- ↑ (Ingelesez) «Robert C. Ogden Left $2,000,000; Will, Filed for Probate, Gives More Than $1,000,000 to His Two Daughters» New York Times 1913-08-23.
- 1 2 3 (Ingelesez) Leonard, John William. (1914). «Ide, Fannie Ogden» Who's Who of America: A Biographical Dictionary of Contemporary Women of the United States and Canada, 1914-1915. American Commonwealth Company, 420 or..
- 1 2 (Ingelesez) «Ide, Fannie Ogden» Men and Women of America: A Biographical Dictionary of Contemporaries. L.R. Hamersly & Company.
- ↑ (Ingelesez) «Literature» The Christian Register: 19. 1898-01-13.
