close
Edukira joan

Txikipedia:Negev

Wikipedia, Entziklopedia askea

Negev edo Negueb (lur lehorra) Palestinako okupatutako hegoaldean kokatutako basamortu bat da, arabieraz النقب esaten da, hebreeraz, aldiz, נֶגֶב. Negevek 13.000km² neutrzen ditu, Israelen lurraldearen %60 hartuz.

BERJAYA

Negevek triangelu eskaleanoaren forma du, eta triangeluaren horma handiena, Itsaso gorriari dago lotua. Negeven triangelu formaren puntan Itsaso gorria eta Eliat hiria kokatzen dira[1]. Eliatek 52.000 biztanle ditu eta 84,79km² neurtzen ditu[2]. Eta Negeven ipar-mendebaldetik itsaso mediterraneora joan zaitezke. Negev lehen, palestinar lurraldea zen, baina orain gerran daudela, Israelek hartu du lurraldea. Negeveko desertuak lakuak, dunak eta karkabak ditu, basamortu normal bat da baina karkaba askorekin. Negev ekialdean errepide mordoa dago, ibilbide asko egiten dira eta[3]. Itsaso hilak Negevekin egiten duen mugan Neve Zohar kokatzen da, herri oso polita da eta dauden etxeak eta lakuak kanpotarrentzat dira, hotel moduko bat dela esan dezakegu.

Negev basamortu beroa da, horregatik, bere eguneko batazbesteko tenperatura udaran 32º-tik gorakoak dira, gauean, ordea, tenperaturak asko jaisten dira. Hona hemen azalpena: eguzkia ezkutatzen denean hondarra hozten hasten da eta batzuetan hodeiak ez daudenez, tenperaturak 0º-tik jeisten dira. Azkenik, Negeveko hilabete beroenak maiatza, ekaina eta uztaila dira, 46º-ko tenperatura maximoekin[4].

1867an Palestina bisitatu ondoren Mark Twainek bere liburu batean deskribapen hau eman zuen Negev basamortuaren inguruan: “Erabateko desolazioa, irudimenak ere ez diezaioke bizitzaren eta ekintzaren grazia eman”[5].

  1. (Gaztelaniaz) «Introducción – Google Earth» Google Earth (kontsulta data: 2025-04-02).
  2. (Gaztelaniaz) Eilat. 2025-02-18 (kontsulta data: 2025-04-02).
  3. (Gaztelaniaz) «Introducción – Google Earth» Google Earth (kontsulta data: 2025-04-02).
  4. «Climate data for cities worldwide» en.climate-data.org (kontsulta data: 2025-04-02).
  5. (Gaztelaniaz) dev. (2005-09-16). «El desierto del Néguev» Morashá (kontsulta data: 2025-04-02).