close
Edukira joan

Sulfito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sulfito
Motaoxygen and sulfur compound (en) Itzuli
Identifikatzaileak
Gmelin26823
BERJAYA
Sulfito anioiaren egitura

Sulfitoak balizko azido sulforosoaren (H2SO3.) gatzak edo esterrak dira. Sulfitoek SO32- anioia izaten dute eta sufre(IV) oxidoa ur-disoluzio alkalinoetan sartzen denean eraten dira. Erreduktoreak dira eta disoluzio azidoetan deskonposatu egiten dira oxidoa birsortzen[1].

Sulfito organikoen formula orokorra R-O-S(=O)-O-R' da, non R etaR' ordezkatzaile organikoak diren. Tionil kloruroa (SOCl2) alkoholekin erreakzionaraziz sintetizatzen dira.

Sulfito ioiak tetraedro egitura du zeinetan sufre-atomoa erdian dagoen eta hiru oxigeno eta elektroi-bikote bat lau erpinetako bakoitzean.

Sulfitoak elikagaien industrian aditibo gisa usatzen dira. Adibidez, ardogintzan hartzidura gelditzeko baliatzen da. Dena dela, sulfitoak naturalki egoten dira elikagai askotan[2].

Sulfitoak, batik bat, honako hauek kontserbatzeko erabiltzen dira[3]:

Elikagaietako sulfitoak, sufre(IV) oxido edo gatz gisa egonik, E zenbakiaren bidez adierazten dira: sufre(IV) oxidoa adierazteko E220 zenbakia erabiltze da eta E221etik E228ra gatzentzat.

Halaber, sulfitoak industria kimikoan erreaktibo moduan erabiltzen dira, adibidez, hainbat azido sulfoniko sintetizatzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Basterretxea,, Francisco et als. (1996). Kimika orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea, 510 or. ISBN 84-86967-71-6..
  2. «Sulfitoak — Wikia-Elika» wikia.elika.eus (kontsulta data: 2025-01-27).
  3. «Sulfitoak» ELIKA Seguridad Alimentaria (kontsulta data: 2025-01-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]