Ricarda Huch
| Ricarda Huch | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Ricarda Octavia Huch |
| Jaiotza | Brunswick, 1864ko uztailaren 18a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | alemana |
| Heriotza | Schönberg (en) |
| Hobiratze lekua | Frankfurteko hilerria |
| Familia | |
| Aita | Richard Huch |
| Ama | Emilie Huch |
| Ezkontidea(k) | Ermanno Ceconi (en) Richard Huch (en) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Haurrideak | ikusi
|
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Züricheko Unibertsitatea |
| Hezkuntza-maila | doktoretza |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, olerkaria, liburuzaina, historialaria, eleberrigilea, antzerkigilea, filosofoa, musikaria eta libretista |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Berlingo Arteen Akademia |
| Izengoitia(k) | Richard Hugo eta Ռիչարդ Հյուգո |
Ricarda Huch (Brunswick, 1864ko uztailaren 18a - Schönberg, egungo Kronberg im Taunus, 1947ko azaroaren 17a) alemaniar poeta eta historialaria izan zen. Hasierako poemak eta eleberriak neorromantizismoaren ildotik ondu zituen. Bi eleberritan artisten eta burgesen bizimoldearen aldea azaldu zuen: Erinnerungen von Ludolf Ursleu dem Jüngeren (1893, Ludolf Ursleu gaztearen oroitzapenak); Vita somnium breve (1903). Lehen aldiz italiar batekin ezkondu zelarik, herrialde hartan bizi izan zen eta hango historiari eta pertsonaiei dedikatu zien zenbait obra: Die Verteidigung Roms (1908, Erromako defentsa); Der Kampf um Rom (1908, Erromagatiko borroka). Italian, Triesteko auzo pobreak gertaleku dituen eleberri ezagun bat plazaratu zuen 1901ean: Aus der Triumphgasse (1901, Ospearen kalea). Bestalde, Die Romantik (1899-1908, Erromantizismoa) saioa guztiz ezaguna da. Idazle honen arrakastarik sonatuena hauxe izan zen: Der grosse Krieg in Deutschland (1912-1914, Gerra handia Alemanian).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
