Petros Protopapadakis
| Petros Protopapadakis | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
1922ko maiatzaren 9a - 1922ko abuztuaren 28a ← Nikolaos Stratos - Nikolaos Triantafyllakos →
Barrutia: Q26239534
| |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Naxos, 1859ko abenduaren 31 | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | Goudi (en) | ||||||
| Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria | ||||||
| Familia | |||||||
| Seme-alabak | ikusi
| ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Hizkuntzak | greziera modernoa | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | politikaria eta ingeniaria | ||||||
| Enplegatzailea(k) | Atenasko Unibertsitate Nazional Politeknikoa | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Alderdi politikoa | |||||||
Petros Protopapadakis (grezieraz: Πέτρος Πρωτοπαπαδάκης; Apeiranthoa, Naxos, 1859ko abenduaren 31 – Atenas, 1922ko azaroaren 28a) greziar politikaria izan zen, Grezialo lehen ministroa 1922ko maiatzetik abuztura.
Parisen matematika eta ingeniaritza ikasketak egin zituen eta Greziako Akademia Militarreko irakaslea izan zen.
1902an Legebiltzarreko kide hautatu zuten ideologia kontserbadoreko Alderdi Nazionalaren hautagaitzan. Ondoren, Greziako Alderdi Popularrarekin bat egin zuen eta Ekonomia ministro izan zen. Geroago, Justizia ministro izan zen Dimitris Gounarisen gobernuan (1921-1922).
Greko-turkiar gerrean Konstantino I.a erregeak Protopapadakisi agindu zion 1922ko maiatzean gobernua osatzea. Estatu kolpe militar batek gobernua suntsitu zuen abuztuan.
Protopapadakis Seien Epaiketan epaitu zuten. Heriotza-zigorra ezarri zioten eta bere gobernuko beste bost kiderekin batera exekutatu zuten.

