Olimpia Bida
| Olimpia Bida | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Tsebliv (en) |
| Heriotza | Kharsk (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ukrainera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | erlijiosoa |
| Santutegia | |
| Urtarrilaren 28a | |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Olha Oleksiivna Bida[1] (ukraineraz: Ольга Олексіiвна Біда; Tsebliv, 1903 – Kharsk, 1952ko urtarrilaren 23a) ukrainar moja katolikoa izan zen, Olimpia (ukraineraz: Олімпія) erlijio-izena zuena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olha Bida Sokal eskualdeko Tsebliv herrian jaio zen 1903an, Oleksi eta Annaren alaba, eta hiru haurride zituen: Volodymyr neba eta Natalia eta Jeva ahizpak. Lehen hezkuntzako lau maila amaitu ondoren, ikasketak utzi zituen. Gaztea zela, San Joseren kongregazioan sartu zen eta 1938an Khyriv herrira joan zen kongregazioko ama nagusi izateko.[2]
1950ean, NKVDko soldaduek atxilotu zuten Lavrentia Harasymiv eta Hlikeria Khodan mojekin batera eta Boryslav hirira eraman zuten. Ondoren, Tomskera joan ziren, eta gero Kharsk herrira. Olimpiak pazientziaz jasan zituen bizi-baldintza gizagabeak eta 1952ko urtarrilaren 23an hil zen gazixotasun larri baten ondorioz.[2][3] Kharsken lurperatuta dago, Lavrentia Harasymiven ondoan.[4]
Beatifikazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001eko ekainaren 27an, Joan Paulo II.a aita santuak dohatsu izendatu zuen. Beatifikazioa bizantziar errituaren arabera ospatu zen Lviven.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2026-02-04).
- 1 2 (Ukraineraz) Микуш, Ігор; Сиротин, Роман. «Блаженна Олімпія Біда - свідок невинних страждань монашества» Сокаль i Сокальщина (kontsulta data: 2026-02-04).
- ↑ (Ingelesez) «Biographies of twenty five Greek-Catholic Servants of God» The Holy See (kontsulta data: 2026-02-04).
- ↑ (Errusieraz) «Могилы ссыльных монахинь на кладбище села Харск» Некрополь террора и ГУЛАГа (kontsulta data: 2026-02-04).
- ↑ (Ukraineraz) Ковтало, Б. (2005). Рудники. Історико-краєзнавчий нарис. Львів.
