Mutil

Mutila heldutasunera iritsi ez den gizonezkoa[1] edo haur arra da.
Kultura edo gizartearen arabera, mutila izatetik gizon heldua izatera igarotzea erritutzat hartzen da eta une desberdinetan gertatzen dela kontsideratu dezakete (esaterako, pubertaro garaian ala beste une batean).
Unicef antolakundearen arabera, haur gisa 18 urte azpiko edonor hartzen da. Eskubide desberdinak dituzte eta erabaki garrantzitsuak hartzeko gai ez direla ulertzen da. Legalki euren guraso edo tutore baten zaintzapean egon behar dute.
Biologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta neska baino mutil gehiago jaio, mutilek haurtzaroan hiltzeko aukera gehiago dituzte neskek baino, eta 15 urte baino gutxiago dituztenen artean 104 mutil/100 neskako ratio dago.[2] Biologikoki X kromosoma eta Y kromosoma bana (XY) dituzte, lehenengoa aitatik eta bigarrena amatik hartuak.[3]
Enbrioi arretan 6-7 asteetan Y kromosomaren espresioak barrabilak garatzea ekartzen du. Eta 9. aste inguruan, testosteronaren ekoizpenari esker, ugalketa-aparatuaren garapena eratortzen da[4].
Pubertaroa haur-gorputza izatetik biologikoki heldua izateko fasea da, non ugaltzeko gaitasuna eskuratzen duten. Nagusiki, mutilen pubertaroa 11-12 urterekin hasten da eta 16-17 urtera arte irauten du; neskak baino beranduago.
Mutiletan, pubertaroan ugalketa-aparatua handitzen da, biloa ateratzen da eta espermaren produkzioa hasten da. Orokorrean, 13 urte inguruan gertatzen da lehenengo eiakulazioa; ohikoa da lo dauden bitartean gertatzea.
Mutil bat pubertarora iristen denean, testosterona mailen igoerarekin bigarren mailako sexu-ezaugarriak garatzen dira. Hala nola, masa muskularra, ahotsa sakonagoa bilakatzea, hezurrak haztea, biloa ateratzea zein gorputza eta aurpegiaren forma aldatzea
Talde eta genero arauak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adin desberdinetako mutilak zirkulu sozial desberdinen parte dira, non arau sozial desberdinak gailentzen diren. Arau-sozial hauek talde baten parte izatea ahalbidetzen die eta kideak izatea. Askotan, arau hauek jarraitzen ez dituzten mutilak gutxiagotzat hartzen dira eta baztertuak izaten dira. Hori gutxi balitz, indarkeria jasateko aukera gehiago dute, depresioa izateko zein estigmatizazioa pairatzeko.
Mutilak eta haur esplotazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mutilek eramaten dute aurrera haur esplotazioaren ehuneko handiena, neskekin alderatuta; 88 milioi mutil langile daude, eta 64 milioi neska. Esparru nagusienak nekazaritza, eraikuntza eta meatzaritza dira.
Kultura eta gizarte ugaritan neskek baino erraztasun gehiago dituzte hezkuntzarako. Oinarrizko irakurketa, idazketa eta matematika erakusten zaie gero lanbide bat gauzatu ahal izateko; normalean euren aiten lanbidea. Horrela, familiari laguntza ekonomikoa ekar dezakete. Ondorioz, kasu askotan familiek nahiago izaten dute haur bat jaiotzean mutila izatea[5][6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Central Intelligence Agency. CIA Fact Book. .
- ↑ Ambiguous genitalia
- ↑ (Ingelesez) «The Male Reproductive System» WebMD (kontsulta data: 2026-03-05).
- ↑ «10 Basic Facts about Child Labor Globally – Stop Child Labor – The Child Labor Coalition» stopchildlabor.org (kontsulta data: 2026-03-05).
- ↑ (Ingelesez) Desk, India Today Web. (2018-06-12). «World Day Against Child Labour: 152 million children are forced to work for a living» India Today (kontsulta data: 2026-03-05).
