Murdoch Mysteries
| Jatorria | |
|---|---|
| Izenburua | Murdoch Mysteries |
| Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
| Jatorrizko herrialdea | Kanada |
| Sasoi kopurua | 19 |
| Atalak | 327 |
| Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | polizia prozesala eta fikzioa historikoa |
| Iraupena | 45 minutu |
| Antzezlea(k) | |
Yannick Bisson (William Murdoch (en) | |
| Emanaldia | |
| Jatorrizko igorlea | |
| Hasiera-data | 2008ko urtarrilaren 20a |
| Fikzioa | |
| Kontakizunaren tokia | Toronto |
| cbc.ca… | |
Murdoch Mysteries (euskaraz, Murdochen misterioak) Kanadako detektibe telesail bat da, Maureen Jennings idazlearen eleberrietako pertsonaietan oinarritua. 2008ko urtarrilaren 20tik aurrera Citytv (1-5 denboraldiak) eta CBC (6. denboralditik aurrera) kateetan aireratu zem.
XIX. mendearen amaieran, Kanadako Ontario probintziako Toronto hirian girotuta dago.
Ipar Euskal Herrian, 2008ko uztailaren 3tik TMCz eman zen, 2009ko ekainaren 14tik France 3z, eta 2016ko irailetik, C8z; aldiz, 2016ko maiatzetik aurrera, Hego Euskal Herrian, ETB2an gaztelaniaz aireratu zen.[1]
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1895, Toronto. William Murdoch (Yannick Bisson) polizia inspektorea bere garairako gizon aurreratua da. Murdochek hiriko misterio handienak ikertzen ditu, betiere orduko gizartearentzat berriegiak ziren metodoak erabiliz, besteak beste, hatz-aztarnak ikertu eta egiaren makina erabiltzen du. Horretan, Murdochek bere nagusia den Brackenreid inspektorearen (Thomas Craig) babesa izango du.
Horrez gain, protagonistaren bizitza pertsonala ere azaltzen da. Murdochek Brackenreid inspektorearen babesean dihardu. Atal bakoitzean lakindeen arteko adiskidetasun harremanak, maitasun harremanak eta garaiko gizarteko gorabeherak kontatu dira.
Murdochek inguruan lan-talde oso hurbila du. Tartean, berarekin Julia Ogden (Hélène Joy) patologoak egiten du lan eta ikerketarako grina partekatzen dute. Eurekin batera George Crabtree (Jonny Harris) elkarlanean dute: gizon lehiatsua da, baina oraindik ez du eskarmentu handirik. Oso baliotsuak dira biak, Murdochi Victoriar Aroko gizarte horretan jazotzen diren gertaera ilunak ikertzeko laguntza handia ematen diote.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yannick Bisson: William Murdoch detektibea
- Thomas Craig: Thomas Brackenreid inspektorea
- Jonny Harris: George Crabtree agentea
- Hélène Joy: Julia Ogden doktorea
- Georgina Reilly: Émilie Grace doktorea (5. denboralditik 9. denboraldiko 3. atalera)
- Mouna Traoré: Rebecca James (9. denboraldiko 4. ataletik aurrera)
