close
Edukira joan

Momena Ibrahimi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Momena Ibrahimi
Bizitza
JaiotzaAfganistan, 1993 (32/33 urte)
HerrialdeaBERJAYA Afganistan
BizilekuaErresuma Batua
Jarduerak
Jarduerakpolizia
Jasotako sariak

Momena Ibrahimi (Afganistan, 1993), Momena Karbalayee izenez ere ezaguna, Afganistango emakumeen eskubideen aldeko aktibista eta polizia ohia da. 2017an, Afganistan erdialdeko Daykundi probintziako Kajran barrutian polizia ofizial izatera heldu zen lehen emakumea. .[1] 2021ean, BBCk egindako munduko 100 emakume eraginkorrenen zerrendan sartu zuten.

2009ko irailaren 6an, Kajraneko polizia-etxeko buruak eta haren nagusiak, Mohammad Khan Baluchek, hirian bisitan zegoen bere lagun ofizial batekin sexu-harremanak izateko agindu zioten. Ezezkoaren aurrean, Mohammadek berak jo eta bortxatu egin zuen.[2]Epaitegietara eraman zuen kasua, baina epaileak atzera bota zuen 2020an. Hilabete batzuk geroago, Ibrahimi bere buruaz beste egiten saiatu zen. Auzitara jo zuen, eta salaketa kentzeko agintari politiko eta polizialen presioak salatu zituen.[3]

Momena Ibrahimik adierazi zuen bere kasuak balio behar zuela emakumeek euren herrialdean bizi duten egoerari ikusgarritasuna emateko, bereziki lankideen eta nagusien aldetik sexu jazarpena jasaten duten emakume polizien ehuneko handia. [3]

2021eko abuztuan, Afganistanen talibanak boterera iritsi zirenean, Ibrahimik Erresuma Batuan erbesteratu behar izan zuen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]