Mindanao
Itxura
| Mindanao | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Apo mendia |
| Mota | uhartea |
| Azalera | 97.530 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 7°30′N 125°00′E / 7.5°N 125°E |
| UTC ordua | UTC+08:00 |
| Honen parte da | Mindanao |
| Ur-gorputza | Filipinetako itsasoa Celebesko itsasoa Suluko itsasoa Bohol itsasoa |
| Leku geografikoa | Filipinak |
Mindanao[1] Filipinetako bigarren uharterik handiena da, uhartediko hego-ekialdean dagoena. Davao hiria irlako nagusia da.
97.530 km2-ko azalera dauka eta 2000an 18.133.864 biztanle zituen (172.5 biz./km2), inguruetako uharte txikiak barne, 17 probintziatan dago banaturik.
Antzinean, "Gran Molucas" gaztelaniazko izena zeukan.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sumendiek sortutako uhartea da. Uhartearen hego-ekialdean dagoen Apo sumendia Filipina osoko tontor garaiena da (2.955 m). Klima montzoikoa da, beroa eta euritsua.
Biztanleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biztanle gehienak malaysiarrak dira, eta kostaldean bizi dira.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (artoa, arroza, kotoia, kafea eta kakaoa).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (kontsulta data: 2013-02-11).

